Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Bajo Deba

'Euskara sencilloaren manifiestoa' antzerkia gaur

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ELGOIBAR. DV. Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak Euskara Sencilloaren manifiestoa izeneko an-tzezlana antolatu dute gaur gauerako, herri honetako bi euskaltegien hogeitabostgarren urteurrena gogorarazteko asmotan. Antzezlana Kultur Etxeko sotoan izango da gaueko 22:00etan, eta sarrera dohainik izango da.
Bikoteteatro taldeko Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek eskaintzen duten muntaian, umorearen bitartez, euskaldun zaharren eta euskaldun berrien arteko harremanak azalduko dituzte. Manifiestoaren hasieran diotenez «mundu honetan ezer ez da perfektoa, euskara ere ez. Ilargiak bere alde iluna duen bezala, euskaldunizazioak kalte kolateralak dakartza». Martinez eta Telleria, munduko euskaldunberririk zaharrenak, kalte horien biktimak dira. Orain dela berrogei urte hasi ziren ikasten eta oraindik ere ari dira. Oraindik ez dira euskaldun peto izatera iritsi, eta euren kalkuluen arabera, ehun eta berrogei urte beharko lituzkete Eguzkitze bezala hitz egitera iristeko. Beraz, beraien burua ezin aldatu dutenez, Martinezek eta Telleriak Euskal- tzaindia Berria sortu dute, euskara aldatzeko. Horrela bada, euren lehenengo fruituak erakutsiko dizkigute an-tzezlan honen bidez.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS