OIARTZUN. DV. Aspaldiko urteotako ohiturari jarraituz, aurten ere Oiartzungo Udalak badu Xanixteban inguruan eta Xanixtebanak aitzakitzat hartuta, urtero argitaratzen den Oiartzun aldizkaria plazaratzeko asmoa. Aurtengoa, Oiartzun aldizkariak bere 52. urtemuga izango du. Horretarako, jadanik Urtekari-Batzordea martxan jarria da, eta bere lehen eginbeharra, aurtengo Oiartzun 2007 urtekarian publikatuko diren lanak biltzeari ekitea izan da, azkeneko muga-epea datorren maiatzaren 1 izango delarik.
Urtekari-batzordeak, besteak beste, hiru ohar oso garrantzitsu jakinarazi nahi ditu: Lehenengoa, iaz bezala aurten ere, arauak oso zehatz jarri direla eta ez direla argitaratuko maiatzaren lehenengorako ekartzen ez diren idazlanak.
Bigarrena, idazlanak disketean eta paperean entregatu ahal daitekela, ordenadorez egin dituenentzat beharrezkoa delarik disketea ere entregatzea. Gainontzekoek paperean soilik ere, ekarri ahal dezakete.
Hirugarrena, idazlan bakoitzarentzat gehienez 2 argazkietako kopurua onartuko dela. Lanaren berezitasunengatik argazki gehiago sartzea beharrezkoa balitz, Urtekari Batzordeak erabakiko luke, eta kide horietakoren batekin jarri beharko da harremanetan horretarako.
Honenbestez, eta aurrekoetan Urtekari-Batzordeko lagunei urtekarian publikatzeko idazlanen bat entregatu izan dezuenei, aipatu egunerako, hau da, maiatzaren 1rako eta ahal izanez gero lehenago, kide horietakoren bati, nahiz Udaletxeko Kultura Sailan, lehenbaitlehen egin dezazuten deia luzatzen zaizue.
Mendi ibilaldi neurtua
Urteroko ohiturari jarraituz, Oiartzungo Gurutze auzoko Bizardia Kultur Jolas eta Kirol Elkarteak, Oiartzungo Udala laguntzaile duelarik, XXIX Mendi ibilaldia neurtua antolatu du. Ibilaldi honetaz baliatuz, gure herriko ingurua hobeto ezagutzea da helburu nagusia. Ibilaldi honen toki esangurutsuenak hauek dira: Elizalde (irteera), Zurko, Araneder, Garmenditxiki, Aginaga, Zulotibar, Txalakaerrota, Lasao, Arralde, Esnaosoro, Sorozarreta, Senperelarre, Arritzabal, Lamizulo, Listorreta, Listorretako zabala, Barrako lohia, Aizpitarte, Idoia (Susperregi), Idoiaberri, Ondartzabal, Otsarte, Aldura, Elurzulo, Igantzizabal, Ezpalaurgi, Idurieta, Otraitz, Usategieta, Sorondo, Arandaran, Zontzorrotz, Zorrolako zubia, Oiantzabal, Beartzana, Gartziene, Artaso elkartea, Bidasoro, Karrika, Arrasku errota, Olalde, Olaldeko zubia, Altzibar, Ugarte errota, Gaztañegi, Soroeta, Arpide, Teleriberri, Borroagazelaieta eta Gurutze (amaiera)
Aipatutako ibilaldi neurtuaren irteera datorren igandean, Apirilaren 27an, goizeko 7:30etan Elizalde auzoko Doneztebe enparantzatik izango da eta Gurutze auzoko Bizardia Elkartean amaituko da.
Ibilaldi honetan mendizale guztiak parte har dezakete. Aurreneko taldea 7:30etan aterako da eta besteak minuturik minutura. Izen ematea, ateratzeko orduan egiteko aukera dago. Ibilaldiaren iraupena aurreko urteetakoaren antzekoa izango da (5 ordukoa) eta amaieran indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa hemango zaie parte hartzaileei.
Jaiotza
Pasa den asteartean, Donostiako Ospitalean, jaio ziren zortzi haurren artean, Uxue Fernandez Martin oiartzuarra jaio zen. Zorionak guraso eta senitartekoei.