Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Costa Urola

zarautz
Areto futboleko taldeak denboraldi bikaina egiten ari dira
Zarautz KE bigarren da, liderrarengandik puntu bakarrera

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ZARAUTZ. DV. Beste behin ere emozio handiko eta gol askoko norgehiagoka jokatu zuen Zarautz KEko taldeak. Zarautzen Makax izan genuen bisitari, lehenbiziko itzulian zarauztarrei erraz nagusitu zitzaien talde donostiarra. Zarauztarrek erritmo bizia eman zioten partiduari eta arerioaren zelaian presionatuz baloiaren jabetza herriko taldearena zen. Hala ere, joku estilo hau oso arriskutsua da, eta ondorioz Makax taldeak ere aukera asko sortzen zituen zarauztarren atean. Amaieran, Za-rautz KEkoen kalitatea nagusitu zen, eta azken emaitza 6 eta 4koa izan zen herriko mutilentzat. Emaitza honen ondoren, zarauztarrak sailkapeneko 2. postuan ditugu, liderrarengandik puntu bakar batera. Gainera, ia ia eskuan dute sailkepeneko lehen 4 taldeek jokatuko duten igoera playoferako txartela.
Denboraldi bikaina egiten ari den beste taldea 2A mailako Euromar Kafetegia taldea dugu. Azken asteburuan 3 eta 2 gailendu ziren Mutrikuko Bikinguak taldearen aurka, eta ondorioz igoera playoferako matematikoki sailkatzea lortu dute liga amaitzeko oraindik 2 partidu falta direnean. Euromarrekoak sailkapeneko liderrak dira, eta falta diren 2 partiduetatik bat irabaztea nahikoa dute liga erregularreko txapeldunak izateko.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS