Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 30 agosto 2008

Costa Urola

'Apellidoak abizendu' egitasmoa martxan da
24.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
'Apellidoak abizendu' egitasmoa martxan da
Aurtengo kanpainarako atera duten kartela. [J. ARANBERRI]
USURBIL. DV. Buruntzaldeko Udalek euskarazko abizenak euskarazko grafiaz jartzeko eman beharreko pausoak azalduz eskuorriak eta txartel handiak argitaratu berri dituzte. Egitasmo honen helburua herritarrari abizena euskarazko grafiaz jartzeko zein urrats eman behar dituen erakustea da, azken batean, Echeverría "ch"z idatzia duenak Etxeberria "tx"ekin idazteko, zer-nolako urratsak eman behar dituen adieraztea.
Abizena euskarazko grafiara aldatzea oso erraza da. Herritarrak agiri hauek aurkeztu behar ditu bertako Bake Epaitegian: Errolda agiria, Udaletxeko bulegoetan egiten dena; Jaiotzagiri literala: Herriko Bake Epaitegian egiten dute. (Donostian erregistratuta daudenek Donostiako Erregistro Zibilera joan behar dute.); NANaren fotokopia eta Familia liburua (Ezkondua egon edo seme-alabarik izanez gero). Zalantzaren bat izanez gero, hauxe da herriko Bake Epaitegiko telefonoa: 943 372 336. Eskuorria, bereziki 18-19 urte dituzten gazteei zuzendua dago. Honen arrazoia hauxe da: adin tarte horretan berritzen du gazteak nortasun agiria, eta behin agiriak egin behar dituenean, errazagoa da orduan abizenaren grafia euskaratzea. 18-19 urte bitarteko gazteek informazio-orria etxean jasoko dute.
Hala ere, adin tarte horretarakoa ez den edozeinek eskuorria eskuratu eta abizenaren grafia euskaraz jarri nahi badu, Udal Euskara Zerbitzura joan eta bertan azalpenak emango zaizkio.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS