Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 20 julio 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
BAI HORIXE | Jesus Mari Mendizabal
Berrogeita hamar

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Berrogeita hamar
Logikaren eta demokraziaren izenean, denen ahotan dabil aurten zenbakia. 50 urte omen dira ETA sortu zela; 50 urte bete omen dituzte telebistako pitufo edo pottoko urdinek; 50. urtea omen dugu Bruselan Atomium eder ospetsua eraiki zutela; 50 milioi segapoto omen dabil Cadiztik Irunera. Ez da, halere, 50ik primitiban. Horiek denak alde batera utzita, ehuneko berrogeita hamarra ere ahotan hartua darabilkigu egunotan, txitean-pitean. Bi ditut nik paperera aterako, gordin.
Gizartean erdiak izanik, lanpostu publiko zein pribatuetan emakumeak % 50 behar du. Logikoki. Zapaterok bederatzi dama izendatu berri ditu ministro hamazazpiren artean. Denok ados. Zer, konparazio batean, sistema bera irakaskuntzan erabiliko balitz!? Oilategiko oilarraren proportzioan (sic) dabil maisua haurren eskolan. Ehun irakasle behar diren tokian, logikoki, % 50a gizonezkoa beharko litzateke, ala? Aita-tzea ere, ordea, non decet: ez da komeni. Roma (dama) locuta, causa finita. Hor ote dagoen koska.
Baldin eta euskara eta gaztelania %50ean ofizial baldin badira gure probintzian, biak parean pareko; baldin eta Gipuzkoako bizilagunon %50a kapaz baldin bada euskara, idatzia nahiz entzutezkoa, ulertzeko; zer dela eta, demokraziaren izenean, ipin-tzen dituzte trabak per fas et nefas (zilegi izan zein ez izan) hemengo prentsa eta irratiek %50a euskaraz eman dezaten? Baldin eta hemengo euskaldunon %100 gaztelania ikastera iritsi baldin bada (derrigorrean zenbaitetan), zer dela eta beste erdiaren %100 ere ez da sekula santan ailegatzen euskara gurea erdi ikastera? % 50a sikiera. Logikoki, demokratikoki. Demokrazia? Demonio grazia! Demokrazia? %50ean ustela.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS