Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 octubre 2008

Cultura

CULTURA
'Oro bare', gauzak argi esan nahirik idatzitako poemak

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
'Oro bare', gauzak argi esan nahirik idatzitako poemak
DONOSTIA. DV. Lankidetzan garatutako proiekturen baten bitartez lehendik ere azaldua da liburuen plazara Ibai Iztueta (1977), baina Oro bare poema bilduma du bakarkako lehen agerraldi literarioa.
Utriusque Vasconiae argitaletxe donostiarraren Egunero irakurtzen delako literatura saileko laugarren alea den poema-bilduma aurkezterakoan, bi ezaugarri azpimarratu zizkion Ur Apalategi editoreak Zegaman jaio eta Donostian bizi den Iztuetari: «Moderno edo posmoderno izateko batere ahaleginik ez du egiten, ez du epatatzeko asmorik, ezta poserik ere, eta hori berez da probokazio halako bat gaurko panorama literario euskaldunean». «Ahots propioa duen autore baten aurrean gaude», esan zuen Apalategik bigarren ezaugarria aipatzerakoan. Berariazko ahots horri lotu zion «literaturak beti izan behar duen probokazioa», Iztuetaren liburuak dakarrena «plastikopean datorren probokazio merkea» izan beharrean «harago doan» oso bestelakoa dela azpimarratuz; «bortitza, modan dagoenaren aldean».
Lau atal nagusitan -Epikaren behi begiak; Totel lirikoa; Ez azkarra, bai saiatua; Mistika hutsa, kaferik gabe- 38 poema banatu ditu Ibai Iztuetak. Azkenekoa epilogorako utzi du, eta hortxe dio honakoa: «Ziurtasunez eta argi esaten dakizkitenak oso gauza errazak baino ez dira».
Ibai Iztuetaren ustez, alegia, «poesiaren arriskuetako bat beti urrunegi joan nahi izatea da, epikan, lirikan zein mistikan, beti lantzen diren gai horietan». Berak, berriz, urrunegi joatea baino nahiago izan du hurbiltasuna: «Badaude bizitzan zenbait gauza halako xarma sortzen dutenak, deigarriak iruditzen zaizkigun gauzak, eta horiek ahalik eta garbien adierazi nahi izan ditut, hitzei aparteko garrantzirik eman gabe, hizkuntzan gehiegi oinarritu gabe; besteak beste, ez naizelako horretarako gai».
Pertsonaia eta ahotsa
Liburuaren jatorria behin egindako gidoigintza ikastaro batean finkatu zuen egileak. Orduko hartan, argazki bat eman zieten, argazkiko pertsonaiaren inguruko istorioa asma zezaten. Poemak osatzeko ere antzeko metodoa erabili omen du: «Aurrena pertsonaia bat sortu nuen, eta gero pertsonaiaren neurrira egindako ahotsa». Eta aitortu zuen ez zela oso urruti joan pertsonaiaren bila: «65 bat kilo, begi nabarrak, guraso probintzianoak dituen Donostiako euskaldun horietakoa, soldata finkorik gabea, klase gutxienez ertainekoa... Bat gehiago izan daitekeen norbait».
«Kanpora begirako interesa ere izan zezakeela» pentsatuz «hasi zen egitasmoa gorputza hartzen», nahiz eta, bere hitzetan, ez duen «idazteko joerarik, ezta erraztasunik ere». Poemei dagokienez adierazi zuen bakoitzak baduela bere independentzia, «baina bat bestea osatzera dator», guztien artean «belarrira ondo ematen zuelako» aukeratutako Oro bare izenburua duen liburua osatu arte.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS