GETARIA. DV. Iturzaeta Herri Eskolako ikasle, guraso eta irakasleek eskolako 25. urteurreneko ospakizunak hasi zituzten atzo, eskolako Guraso Elkarteak antolatutako jaialdiarekin, asko izanik festara gehitu ziren herritarrak.
Urturreneko ospakizunen lehen ekitaldia izan zen atzokoa, non logo eta ereserki berriaren aurkezpena egin eta eskolaren sorreran honen inguruan ibilitako entitateei omenaldia eskeini zitzaien. Honetaz gain, haurrentzat magia ikuskizuna eta denentzat sardin-jana eta sagardoa ere izan ziren.
Arratsaldeko 17:45etan eman zitzaion hasiera ekitaldiari, Aldamar Parkean bildu eta bertatik, LH-5. eta 6. mailako ikasleak Gazte Alaiak txistulari taldearekin batera, txistua joaz denak elkarrekin frontoiraino abiatzeko.
Han, goizetik prestaturiko eszenatokian, Kepa Iribar irrati esatariak aurkeztu zuen ekitaldia, 25. urteurrenerako sortutako logoa eta ereserkia aurkeztuz. Saria jaso zuten logo zaharraren eta berriaren egileei, Agur Miren Mugerza eta Ane Lazkano Erentxuni, jarraian ikasle guztiek, Iturzaeta Herri Eskolako txistu taldeak eta herriko Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta, ereserkia abesteko.
Entitateei omenaldia
Atzera begiratu eta duela 25 urte, eskolaren sorreran, honen inguruan izan ziren herriko entitateei omenaldia eskaini zitzaien ere. Udala, Gure Txeru, Iturzaeta Herri Eskola bera, eskolako Guraso Elkartea, Getariako Guraso Elkartea eta Jesuitak izan ziren omenduak, plaka eta lore sorta bana jaso zutelarik. Hau jasotzera, entitate bakoitzaren izenean, duela 25 urteko kideak izan ziren: Udalaren izenean, Isaac Ostolaza eta Arantxa Balenziaga, Gure Txeruren izenean Jose Agustin Larrañaga, Iturzaeta Herri Eskolaren ordezkari gisa Irene Arruti eta Valentina Aizpuru, Eskolako Guraso Elkartea ordezkatzen, Kontxita Ezenarro eta Joxe Saizar eta Getariako Guraso Elkartearen izenean Andoni Arregui eta Anutxi Aranguren. Hauei oroigarria ematen, entitate bakoitzeko gaur egungo kideak. Jesuitek bezperan jaso zuten Loiolan oroigarria.
Behin ekitaldi ofiziala amaituta Sun magoaren ikuskizunarekin eta eskolaren 25 urte hauetako argazkien proiekzioarekin gozatu zuten haur eta nagusiek, bukaeran sardin jana eta sagardoa txotxean izanik bertaratutako guztientzat.
Ekitaldi jendetsua izan zen atzo eskolako Guraso Elkarteak antolatutakoa, eguraldia ere lagun izanik, haur eta guraso askok antolatzaileen deiari erantzunez urturrenerako prestatutako kamisetak jantzita zituztelarik.
Ospakizun gehiago ere
Ospakizuna beste hiru ekitaldirekin jarraituko du : apirilaren 26an haurrentzat Elvi sabel istua ikuskizuna 12:30etan elizan, maiatzaren 10ean eguerdian frontoian jolasak, haur parkea eta kanta-bazkaria, eta maiatzaren 25ean eskolako txistularien alardea 12:30etan frontoian. Guzti honen aurrekontua 6.000 eurotik gorakoa kalkulatzen dute antolatzaileek, aurrera ateratzeko Udala eta herriko enpresa eta jatetxe ezberdinen laguntza izan dutelarik: Viveros San Anton, Astillero, Irizabal arrainak, Izarri, Caja Laboral, Kutxa, Pescados Oliveri, Mayflower, Itxas- Etxe, ItsasMendi, Txoko, Pescados A.Ucin, SalaNort, Elkano, Kaia eta Iribar.