Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Cultura

CULTURA
DEABRUARENAK EGIN DU
18.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DEABRUARENAK EGIN DU
Berlusconi gero eta gazteago batek irabazi zituen joan den asteko Italiako hauteskundeak. Urtetik urtera edadez atzeratuxeago, badirudi behinola Milan futbol talde handiko presidente izandakoak ituna sinatu duela deabruarekin, hala boterean nola gaztetasunean betikotzeko. Ez da gaur-gaurkoa harreman klase hori, boterea eta gaztetasuna uztartzen dituena. Betiko bizitza lortzeko ituna sinatu ohi zuten kontakizunetako pertsonaiek deabruarekin. Gure Axularrek, aldiz, betiko gaztetasuna ez eta betiko jakinduria aukeratu zuen. Ezagun da gero deabruari ihes egin ziola Sarako erretoreak, trukean itzala galdu bazuen ere.
Gai honen harira, gogora etorri zait adiskide botikari batek internet bidez bidali berri didan Drauzio Varella sendagile brasildarrak botatako esaldia. Aipatu sendagilea ezaguna da Brasilen medikuntza kontuak komunikabideetan ezagutzera emateko egin duen ahaleginagatik. Varellak ibilbide luzea du irakasle, idazle eta komunikatzaile gisara. Horra bere diagnosia: «Gaurko munduan alzeheimerra sendatzeko baino bost aldiz diru gehiago ari da inbertitzen gizontasun tratamenduetan nahiz emakumezkoentzako silikonan. Irudi azkar bat egite aldera, hemendik urte batzuetara, etorkizuneko pertsona edadetuok titi handiak eta zakil gogorrak izango ditugu, baina inor ez da gogoratuko zertarako balio duten bi horiek».
Diagnosi honek, baina, abantaila nabarmena ematen die deabruarekin ituna sinatu dutenei: deabrua kontu eske joaten zaienean ez dute itunik sinatu zutenik gogoratuko. Eta hasi zaitez abokatuekin gora eta behera, kontratuak batera eta bestera. Labur esanda, deabruarenak egin du.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS