Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Alto Urola

BERASTEGI
Mendi garbiketa eguna antolatu du bihar Aldin kultur elkarteak Berastegin
18.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
BERASTEGI. DV. Hirugarren urtez jarraian, mendi garbiketa eguna antolatu du biharko Aldin Kultur eta Kirol Elkarteak. Aurtengo helburuak, Arrateko zentral zaharraren inguruak eta Urdinarrain auzoko txoko batzuk garbitzea izango dira. Herritar guztiei luzatu zaie ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena.
Goizeko 9:00etan bilduko dira herriko plazan, ahal duenak traktore edo antzeko tresnekin eta herriko plazan jarriko diren kontenedoreetan pilatuko dituzte egunean zehan bildutako zaborrak.
Ekimen honen helburuak dira, alde batetik, mendiak garbitzea eta bestetik herritarrengan, egunero sortzen diren hondakinei irteera egoki bat emateko kontzientzia sortzea, ahal den neurrian birziklatuz edo horretarako egokituta daude leku berezietara eramanez.
Ibilaldia Gaztañondotik
Nafarroako errioxa aldera ibilaldia antolatu dute oraingo honetan Gaztañondo jubilatuen elkartetik, apirilaren 24 erako. Aldeanueva de Ebro 'ardoaren seaska' deitu ohi zaion lekura hain zuzen ere. Bazkaria, Azagran egingo dute partaideek eta arratsaldea berriz, inguruak ezagutzen igaroko dute. Herritik irteera goizeko 8:30etan izango da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS