Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 30 agosto 2008

Tolosa Goierri

AMEZKETA
Zumadi Eskolako pilotalekuko lanen kontratazioa lehiaketa ireki bidez egingo da
17.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Zumadi Eskolako pilotalekuko lanen kontratazioa lehiaketa ireki bidez egingo da
Berritze lanak burutuko dira frontoian0.
AMEZKETA. DV. Aste honetan ospatutako ez ohiko bilkuran Amezketako Udalak 'Zumadi eskola publikoaren Eremuan dagoen frontoiaren berritze lanak' deituriko proiektuaren obrak lehiaketa ireki bidezeko obretan es-perientzia (15 puntu) eta kalitateko hobekuntza teknikoak, eta estetika zein mantenimendurako proposamen funtzionalak (10 puntu).
Batzorde bilerak
Datorren astean batzordeen bilerak ospatuko dira Amezketan. Lehenengoa Kultura Batzordearena izango da, apirilaren 22an, asteartea, iluntzeko 20:30etan gela polibalentean. Bertan, Amezketako udaleku irekien lehenengo zirriborroa egingo da, batzordearen beraren funtzionamenduari buruz hitz egingo da eta Amezketako historiari buruzko liburuxka ere aztergai izango da.
Asteazkenean, hilak 23, Gizarte Ongizate eta Ingurumen Batzordeak bildu dira, hauek ere 20:30etan gela polibalentean. Haurreskolako jolastokia, herrirako ur kudeaketa, Osasun Zentruko kexak, pistak, eta Perutxoeneko errekurtsoa aztertuko dira, azekn hau, herribideen inbentarioari dagokiona. Azken bilera, Hirigintza eta Obretarako Batzordearena, ostegunean egingo da, hilak 24, hau ere iluntzeko 20:30etan gela polibalentean. Bertan Larraitz Bideko etxebizitzen inguruan hitz egingo da: P.A.U. eta errepartzelazioa aztertuko dira, eta etxebizitzak adjudikatzeko deialdi berri bat ere hizpide izango da. Arau Subsidiarioetan aldaketa puntualak egiteko proposamena ere aztertuko da bilera honetan, baita Ergoneko frontoia, Ugarteko bus geltokiko obraren abalaren itzulpena, Santuarango aterpetxearen obraren amaiera eta beste hainbat obra txiki ere.
Rallysprint
Datorren apirilaren 26an, Iruran ospatuko diren Kilometroak 2008ren urteko egitarauaren barnean I. Ñañarri Rallysprint-a ospatuko da. Rallyak Alegian izango du irteera, Orendainetik eta Abaltzisketatik pasatuko da eta Amezketako jaitsieran izango du helmuga. Hori dela eta, Alegiatik Orendainerako eta Abaltzisketarako GI-3670, eta Amezketatik Abaltzisketarako GI-2133 errepideak moztu egingo dira ibilgailuentzat arratsaldeko 14:00etatik 20:00etara. Aipaturiko egun eta orduan, ezingo da ibilgailurik erabili errepide zati horretan.
Udalak ,larrialdiren bat izanez gero, SOS DEIAKen 112 zenbakira deitzeko aholkua luzatzen die herritarrei. Bestalde sarrera salmentari goizeko 9:00etan ekingo zaio. Horregatik, 9:00etatik 14:00etara autoa edo bestelako ibilgailua ahalik eta gutxien mugitzea eskatzen da.
Wimax zerbitzua
Amezketako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die Eusko Jaurlaritza diru laguntzak ematen ari dela banda zabala eta telefonia zerbitzuak Wimax teknologiaren bidez eduki ahal izateko. Une honetan, aparatuen eta instalazioaren gasutak %100ean subentzionatuta daude. Espedienteak tramitatzen ari dira, eta Udalak jakinarazten du laguntzak jaso nahi dituen edonork eskaerak egin ditzakeela, udalerrian seinalea iristen den eremuan bizi bada betiere. Horretarako, harremanetan jarri daiteke Igone edo Lurdesekin (Logikaline enpresakoak) apirilaren 22a baino lehen: 943 31 86 09 (09:00-17:00).
Dena den, wimax seinalea hartzen den guneetan arazoak baldin badaude, ahalik eta garbien udalari arazoa zein eratakoa den adieraztea eskatzen da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS