Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Pasaia Errenteria

OIARTZUN
'Auzolan bat, Herri bat, Nazio bat' ekimena bi egun barru amaituko da
Bihar, Xiberuari buruzko DVD emanaldia eta solasaldia bertako izango da Manuel Lekuona liburutegian arratsaldeko 19:30etan
17.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
'Auzolan bat, Herri bat, Nazio bat' ekimena bi egun barru amaituko da
Oiartzungo taxisen geldigunea. [EGARRIZ]
OIARTZUN. DV. Oiartzungo Udaleko Kultura Batzordeak eta Bai Euskal Herriari taldeak elkarlanean, Euskal herrialdeen arteko auzolana sustatzeko asmoarekin eta errealitate ezberdinen elkartrukea helburu dutela antolatutako 'Auzolan bat, Herri bat, Nazio bat' ekimena amaitzera doa.
Euskal Kultur Erakundearen eskaintza aintzat hartuz ipar Euskal Herriko artistekin harremanetan jarri eta ondorioz bai kultura eta bai auzolana uztartzen dituen egitaraua osatu zuten.
Honela bihar ostiralean, apirilak 18, arratsaldeko 19:30etan, Manuel Lekuona liburutegian, Xiberuari buruzko DVD emanaldia eta solasaldia bertako lagunekin izango da. 21:30etab, herri afaria Girizia elkartean. Gaueko 23:00etan, Girizia elkartean, kantu emanaldia izango da. Bertan lau zuberotar kantari arituko dira: Jean Bodaxar, Jean Pierre Luro, Jean Noël Pinque eta Robert Larrandaburu. Azken urte hauetan, toki askotan ibiltzen den laukote honek atzoko eta gaurko zuberotar kantuak oso ondo ematen ditu. Jean Bordaxar da hitzak eta musika berriak asmatzen dituena. Euskal Herritik kanpo ere, hala nola Katalunian edo Québec-en arrakasta handia bildu duen talde ona. Lau ahots berezi eta eder, Xuberoaren oraindik hobeki maitarazteko
Etzi, larunbata, arratsaldeko 20 :00etan, Elorsoro Kiroledegian Ufaka Zanpaka musika eta dantza ikuskizuna izango da, Burrunka taldearen eskutik. Burrunka, 25 musikariz osaturiko taldea, Beñat Amorena euskal bateria-jole eta musikagilearen zuzendaritzapean. Estiloa: musika indartsua eta herrikoia du. Burrunkaren orijinaltasuna perkusio-errit- moen indar basatien topaketa eta konpenetrazioa, Uztaritzeko gaiteroak Haira tribuaren Nafarroako gaiten herri-soinuarekin bat egitean dago. Burrunkak euskal dantzetako gaiak birmoldatzen ditu eta beste leku batzuetako soinuak, erritmoak eta melodiak tartekatzen Musika-eskritura atipiko samarraren inspirazio-iturria mundu osoko herri-kaden- tziak dira perkusioari dagokionez, baina oso errotua geratzen da Euskal Herrian Nafarroako gaiten antzinako soinuagatik.
2004 urtean euren sorlekuan, Uztaritzen, oso harrera beroa egin eta lehen kontzertua eskaini zutenetik, Burrunkak bere bideari jarraitzen dio errepertorioa zabalduz. 2007 urtean, musika eta dantza ikuskizun bat aurkeztu zuten Ufaka Zanpaka izenarekin. Ufaka Zanpaka bidaia onirikoa, musikala eta koreografikoa da, norbera pertsonaia fantastikoak bizi diren 'Karnabal planetara' eramaten duena, lurrikara erritmikoek astindua eta bero telurikoa egiten duena. Ufaka Zanpaka ordubeteko ikuskizun trinko honetan «munduko mitologian barrena» bidaiatzen da, Euskal Herritik Afrikara, Brasildik barna eta Bronxetik sartu-irtena eginez. Eszenategian Burrunka, taldeko 25 musikari agertzeaz gain, Uztaritzeko Izartxo dantza-taldeko 20 dantzari gaztek egin dute bat Ufaka Zanpaka proiektuarekin. Claude Labat-ek eta Thierry Truffaut-ek parte hartu dute ikuskizun honen sorkuntzan etnologo aditu gisa aholkuak emanez euren hausnarketen bitartez.
'Auzolan bat, herri bat, nazio bat' egitarauaren baitan antolatu den bihar afarirako (21:30etan Girizia Elkartean) txartelak salgai daude ohiko lekuetan: Amazkar tabernan; Garmendia Txokolategian; Ganbara tabernan eta Elorsoro Kiroldegian.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS