Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Costa Urola

zumaia
Surfistek etzi Zumaiako kostaldea garbituko dute

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Surfistek etzi Zumaiako kostaldea garbituko dute
Zabor ugari aurkitzen dute surfistek haitzetan. [FUENTES]
ZUMAIA. DV. Surfrider Foundation erakundearen deiari so eginez, Zumaiako Ziske surf taldeko kideek Zumaiako dagokion kostaren zatia garbituko dute larunbat honetan. Surfisten nazioarte mailako erakundeak kostaldea garbitzeko egun bat jartzen du eta hainbat dira dei honi erantzuten dieten elkarte eta taldeak. Zumaian Ziske izan da azken urteetan kostaldeko zati hau garbitzeko ardura hartu duena. Erakundeak garbiketako materiala eman die zumaiarrei: «Ez dugu gauza handirik behar izaten. Surfrider-eko jendeak zaborra jasotzeko poltsak eta kartel batzuk eman dizkigute», dio Roberto Fuentesek.
Ziske taldeko kideak adierazi digunez, larunbatean goizeko 9:30ean elkartuko da taldea Itzurun hondartzan. «Natur Taldeko zenbait kide bertan izango direla konfirmatu digute. Espero dugu gehiago izango direla ekimen honetan parte hartuko dute herritarrak».
Itzurunen elkartuko badira ere, horrek ez du ezan nahi hondartza hori garbituko dutenik: «Hondartza dagoeneko garbitzen dute. Hurreratzen den jendearen arabera, beste leku batzuetara joango gara. Algorrira, adibidez».
Aurreko urteetan egin duten garbitze kanpainetan plastikoa da haitza tartean gehien aurkitu duten materiala: «Plastikozko poltsak eta botilak dira gehienbat aurkitzen ditugun hondakinak. Baina enborrak eta adarrak ere asko aurkitzen ditugu».
Kostaldea nola aurkituko duten galdetuta, nahiko ezezkorra da surfista zumaiarra: «Azken aste hauetan egin duen eguraldiarekin, ziur nahiko egoera txarrean egongo dela kostaldea. Urtero zikinkeria pila jasotzen badugu, orain aste batzuk egon zen itsasoarekin imajina dezakezu zer aurkituko dezakegun haitzetan».
Lan egiten duenaren sabela zaintzeak ere bere garrantzia du eta garbiketa kanpainan parte hartzen dutenentzat hamaiketakoa ere prestatuko dute: «Salda beroa eta txorizoa izango da denontzat».
«Gogoa duen jendea behar dugu gure inguruko kostaldea garbitzeko», dio Fuentesek eta herritarrek erantzungo dutenaren itxaropena du: «Aurreko urteetan kanpaina antolatu dugunean jendea etorri da eta espero dugu aurten ere hala gertatuko dela».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS