BREVES-USURBIL
Hitzaldia Udarregiko erdiko aretoan
17.04.08 -
Hitz Aho Guraso Elkarteak antolatuta 'Nola jokatu gure seme-alabekin familien aldaketen aurrean' hitzaldia izango da gaur 17:00etan Udarregi ikastolako erdiko aretoan. Juan Carlos Alonso (psikologoa) izango da hizlaria eta bertan gai desberdinak jorratuko dira: Zergatik gertatzen dira aldaketak familiaren dinamikan? / Zeintzuk dira seme-alabak ongi hezitzeko oinarriak? / Zer eragin dezakete aldaketek seme-alaben garapenean? / Nola jokatu orokorrean familiaren aldaketaren aurrean?





