Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Costa Urola

GETARIA
Bihar Iturzaeta Herri Eskolaren 25. urteurreneko jai ekitaldien hasiera
Eskolako ereserki eta logoaren aurkezpena, Sun magoa eta sardin-janarekin hasiko da festa arratsaldeko 18:00etan

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Bihar Iturzaeta Herri Eskolaren 25. urteurreneko jai ekitaldien hasiera
Getariako Iturzaeta Herri Eskolak 25. urteurrena ospatzen du aurten.
GETARIA. DV. Iturzaeta Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, eskolaren 25. urteurrena ospatzeko jaialdiaren lehen ekitaldia ospatuko da bihar arratsaldean frontoian, bertan eskolako ereserki eta logo berriaren aurkezpena, haurrentzako Sun Magoaren ikuskizuna, eta azkenik sardin-jana eta sagardoa txotxean izango direlarik bertan bildutako guztientzat. Hasiera batean frontoian egitea aurreikusten bada ere, euria egingo balu kiroldegian egingo litzateke festa.
Arratsaldeko 17:45etan elkartuko dira haurrak Aldamar parkean, bertatik LH-5. eta 6. mailako 39 ikasleak txistua joaz, denak elkarrekin frontoira abiatzeko. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da frontoian, Kepa Iribar irrati esatariak aurkeztua. Lehenik eta behin eskolako logoa aurkeztuko da, sariak emanez Agur Miren Mugerza logo zaharraren egileari eta Ane Lazkano Erentxun logo berriaren egileari, azken hau urteurreneko logo lehiaketaren irabazlea. Jarraian, Iturzaeta Herri Eskolako ikasleek Gazte Alaiak txistulari taldearekin batera ereserkia aurkeztuko dute, ondoren herriko entitateei omenaldia eskeiniko zaielarik.
Jarraian, arratsaldeko 19:00etan haurrentzat Sun Magoaren ikuskizuna egongo da bertan, eta 19:30etan sardin jana eta sagardoa txotxean dastatzeko aukera izango da, eskolaren 25 urte hauetan bildutako argazkien proiekzioarekin batera.
Festa lau ekitaldietan
Eskolaren 25. urteurreneko ospakizuna guztira lau ekitaldik osatuko dute. Bigarren ekitaldia apirilaren 26an, larunbata, ospatuko da, Salbatore Deunaren elizan 12:15etan Elvi sabel istua haurrentzako ikuskizunarekin.
Hirugarren ekitaldia maiatzaren 10ean izango da, larunbata, eguerdiko 12:00etan frontoian edo kiroldegian giroaren arabera, jolas, haur parke eta kanta-bazkariarekin. Azkenik, maiatzaren 25ean, igandea, eskolako txistulariek alardea eskeiniko dute eguerdiko 12:30etan, azken ekitaldi hau frontoian edo elizan egingo delarik.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS