Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 29 agosto 2008

Costa Urola

getaria
Ostiralean Kiropraktikari buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Alonso doktoreak
Hitzaldia Kultur Etxean izango da 19:00etan, udal liburutegian

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Ostiralean Kiropraktikari buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Alonso doktoreak
Hizlaria, Juan Alonso doktorea.
GETARIA. DV. Kiropraktikan dotorea den Juan Alonsok 'Bizkar hezurra, nerbio sistema eta osasunaren arteko erlazioa' hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etan liburutegian, kiropraktikaren nondik norakoak azaltzeko. Estatu Batuetan Kiropraktikako ikasketak egin ostean (zortzi urteko ikasketa unibertsitarioa da bertan), Donostian du bere kontsulta, honetaz gain Kiropraktikari buruzko hitzaldiak eskaintzen dituelarik hau jendaurrean ezagutzera emateko.
Kiropraktikak, funtsean, bizkarrezurreko desbiazioak zuzenduz osasuna hobetzea bilatzen du, gorputzak oreka berreskuratzean bera bakarrik sendatzen delarik, botikaren beharrik gabe. Kiropraktikoak ajuste zehatzak egiten ditu bere eskuekin 'Subluxacion Vertebral' delakoa zuzentzeko, bertebrak beren funtzionamendu egokira itzuli eta nerbio sisteman interferentziarik egin ez dezaten. Tratamendu hau egokia da buruko minak, ziatika, fibromialgiak edota fatiga kronikoak sortutako minak, sorabioak, hernia diskala eta arazo digestiboak tratatzeko, besteak beste, adin guztietako jendearentzat onuragarri izanik. Sintomak tratatu ordez, arazoaren oinarritzat jotzen duena tratatzen du, bizkar hezurra, horrela gure osasuna hobetuz. Bizkar hezurrean bertebren desplazamendu hau (subluksazio bezala ezagutuak) bizitza osoan zehar jasaten ditugu konturatu gabe ere, kolpe, jauzi, erditzea bera, edo estresa izan daitezkeelarik, adibidez, honen arrazoiak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS