Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 29 agosto 2008

Comarca

Estás en: diariovasco.com > Local > Comarca
ANDOAIN
Larramendi Bazkunak film laburren zirkuitoa antolatzen du Basteron
Bertan azken urteetan euskaraz sorturiko sei film labur, bideoklip bat eta ikus-entzunezkoen rallyan saritutako hiru lan ikusi ahal izango dira
16.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Larramendi Bazkunak film laburren zirkuitoa antolatzen du Basteron
ANDOAIN. DV. Bihar, arratsaldeko zazpi eta erdietan emango zaio hasiera Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan euskarazko Film Laburren Zirkuitoari, Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak antolaturik, Larramendi Bazkunaren eskutik iritsi dena gure eskualdera.
Aurtengoa bostgarren zirkuitoa da, eta bertan azken urteetan euskaraz sorturiko sei film labur, bideoklip bat eta ikus-entzunezkoen rallyan saritutako hiru lan ikusi ahal izango dira ordu bete iraungo duen emanaldian. Euskarazko ikusentzunekoen alorrean sortzaile gazte berriak sormen handiz datozela egiaztatu ahal izan da orain arte beste herrietan zirkuito honek izan dituen emanaldietan. Sormen handiko lanak eta baita kalitateko ekoizpenak ere tartean.
Bostgarren zirkuitoa
Bostgarren zirkuito honetan hauexek izango dira andoaindarrek Basteron ikusi ahal izango dituzten lanak: Unrest eta All aboiut eves Gentzane Agirrerenak; Azken trena Mikel Alvarezena; Columba palumbus, Koldo Almandozena; Momorro Asier Mendozarena eta Itzalak Iñigo Kintanarena. Sei film labur horiekin batera, Logela Multimediak ekoizturiko Ardauaren negarra izenburuko bideoklipa eta ikus-entzunezkoen rallyko hiru lan: Kalageli taldearen Anteojodunak; Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñanoren Zeruari eta Trastaka Ekoizleak taldearen Bestaldean. Aipaturiko film labur guztiak ordu beteko saio bakar horretan ikusi ahal izango dira. Emanaldiaren amaieran, berriz, Asier Mendoza zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Sarrera doan izango da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS