Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Alto Deba

ANTZUOLA
Herriko jaietako batzordeak lehen bilera egingo du bihar arratsaldean udaletxean
Talde eta elkarteez gain, norbanakoak ere gonbidatuta daude Xabier Aranzeta txirrindularia zortzigarren sailkatu zen Legorretan
16.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Herriko jaietako batzordeak lehen bilera egingo du bihar arratsaldean udaletxean
Xabier Aranzeta iaz, kadete mailan, Beasainen jokaturiko proban.
ANTZUOLA. DV. Herriko festak antolatzen hasteko lehen bilera egingo du jai batzordeak bihar, eguena, arratsaldeko sei eta erdietan udaletxeko batzorde gelan, eraikinaren beheko solairuan. Kultura batzordetik agertu dutenez, «ezinbestekoa iruditzen zaigu zuen partaidetza, zuen iritziak, asmoak, gogoak eta proposamenak jasotzea, guztion jai egitaraua osatu ahal izateko. Izan ere, zenbat eta lagun gehiagok parte hartu, orduan eta gustukoagoak eta biziagoak izango direlako jaiak».
Herriko elkarte eta taldeez gain, norbanakoak ere gonbidatu ditu Udalak, guztien artean egitarau aproposagoa osatu eta ekitaldi berriak zein interesgarriak bultzatzeko. Horrez gain, bileren egitaraua zehazteari ekingo diote, hau da, zenbat bilera eta noiz egin erabakiko dute.
Txirrindularitza
Xabier Aranzeta karrerista juniorra zortzigarren sailkatu zen domekan Legorretan jokatutako proban. Sumoficeko kidea bigarren taldean helmugaratu zen, 29 segundoko atzerapenarekin. Andoaingo taldeko Joseba Ubillos nagusitu zen bost laguneko iheslari tropeltxoan. Aranzeta zazpikote batean ailegatu zen.
Azpimarratu behar da Xabier Aranzeta lehen urteko juniorra da. Edade berekoen artean bigarrena izan zen, Aitor Ugalderen atzetik. Honek zazpigarren egin zuen eta antzuolarrak, zortzigarren.
Datorren zapatu arratsaldean Gipuzkoa Klasikoa jokatuko da Donostiako Egia auzoan. Han izango da Xabier Aranzeta. Espainiako txirrindulari onenak etorriko dira Gipuzkoara eta aurreko postuetan ibiltzea nekeza da antzuolarrarentzat zein beste edozeinentzat.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS