Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Pasaia Errenteria

OIARTZUN
Euskal Herriko IV. Pala txapelketa irekian bigarren kanporaketak jokatu dira
15.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Euskal Herriko IV. Pala txapelketa irekian bigarren kanporaketak jokatu dira
Zutik: Goiburu,Etxarri, Madariaga eta Saizar II; behean: Mendiberri, Maiz, Benito eta Pagoaga. [EGARRIZ]
OIARTZUN. DV. Euskal Herriko IV. Pala Txapelketa Irekian kanporaketarako beste zortzi partida jokatu ziren aste bukaeran Madalensoron pilotalekuan. Lehen mailari dagokionez hiru partida jokatu ziren. Añorgako bikoteak Iribar eta Arozenak 25 eta 23 irabazi zioten Hita igantziarrari eta Zumeta Usurbilkoari, partida oso luzea, orekatua eta ona jokatu ondoren. Bereau eta Dagerre bikoteak ere nahiko erraz atera zuten bere partidua aurrera, 25 eta 18 irabazi zioten Otegi eta Elizasuri eta finalerdirako sailkatu dira.
Beste bikote bat finalerditarako sailkatu dena Etxeberria Doneztebekoa eta Ormaetxea errenteriarra da izugarrizko partidua jokatu ondoren, bi tantoren aldearekin ( 25 eta 23 ) irabazi ziotelako Txoperena III eta Telletxea igantziarrei. Hemen esan behar da Txoperena III.k Antxordokiren ordez jokatu zuela, bestea lesionatuta dagoelako eta maila txukuna eman bazuen ere, nabaritu zen Antxordokiren falta. Hala ere, ezin kendu meriturik Etxeberria eta Ormaetxearen garaipenari.
Bigarren mailari dagokionez berriz, lau partidu jokatu ziren.
Larunbatean jokatutakoan, Martinez eta Alvarez bikoteak, arazorik gabe 25 eta 12 irabazi zioten Madariaga eta Saizar oiartzuarrei eta aurrera egin dute.
Igandean jokatutakoan, Galdos anaiak partidu ona, luzea eta gora-bera handikoa jokatu ondoren, azkenean 25 eta 20 irabazi zioten Segurako Xanet eta Trinketeri eta aurrera egin dute ere. Olaizola eta Landa Usurbildarrak ere 25 eta 16 irabazi zioten Egialde eta Garmendia ordiziarrei eta aurrera pasatu dira.
Kanporaketa pasatu duen beste bikote bat Goierriko Goiburu eta Etxarri dira 25 eta 24 irabazi ondoren Amiano eta Telletxea Hondarribiako bikoteari. Partida, oso orekatua eta luzea izan zen eta azkenean sortea, ordiziarren alde agertu zen. Hirugarren mailari dagokionez berriz, partida bat jokatu zen eta bertan, hainbat aldiz txapelketa irabazi duten bikoteak, Periko Maiz eta Alfontso Mendiberrik ez zuten arozorik izan Satostegi eta Santestebani 25 eta 15 irabazteko eta finalerdietara pasa dira.
Datorren astebukaeran beste zortzi partidu jokatu dira, lau final-laurdenak bigarren mailakoak, bi final-erdi lehen mailakoak eta beste bi hirugarren mailakoak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS