Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 julio 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
AL DÍA
EHIZTARIARENA
15.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
EHIZTARIARENA
Ehiztaria etxean zer suma dagoen bolada honetan, irakurtzeko astia soberan duela eta pentsa-tzen jartzeko denbora soberago, Gustave Flauverten ipuin ezaguna dakart gaurkoan, ustez euskarara lehen aldiz itzulia, laguntzahar batek eskainitako liburutik. (Atzo kasualidadez harexen urtebetetzea: urte askota(ra)ko, Joxerra).
Ordekan, basoaren mugan, orein arra, emea eta orein kumea bistaratu zituen Julianek. Ar beltz sekulakoak bizar zuria zeraman eta hamasei puntatako adarkera. Emea, gorria orbelaren pare, larrean ari zen; orein kume pikardatua, berriz, errapeari lotzen zitzaion behin eta berriro amaren harat honatetan. Zast atera zen gezia airean. Hantxe akabatu zuen kumetxoa. Amak, orduan, begiak zerura emanik, makakorro garratza egin zuen, marru erdiragarri humanoa. Amorrarazita, Julianek berriz ere zast..! Eta instanteko akabatu zuen ama ere bularraren erdian gezia sartuta. Orein tzarrak, den-dena bertatik bertara ikusi baitzuen, rau egin zuen jauzi. Azken gezia bota zion Julianek, azkena, zast.! Kopetan bete-betean jo zuen. Hantxe geratu zitzaion gezia teink iltzatuta. Orein tzarrak apenas sentitu ere egin zuen: gorpu bien gainetik saltatuz, aurreraka zetorren, erasoko zion Juliani, txikituko zuen gizajoa. Julian, aldiz, atzeraka-atzeraka zihoan, esan ezineko izu ikara alimaleko batez. Orein ar beltz sekulakoa gelditu egin zen, dapa. Eta, begi biak su garretan, patriarka baten moduan galanto, justiziazale zorrotzenaren gisako, urrutian kanpai batek dulun-dalan ari zuen bitartean, hiru biderrez esan zion: «Madarikatua! Madarikatua hi, madarikatua! Egunen baten, bihotz gabe halako zital horrek heure aita eta ama hilko dituk!».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS