Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 22 agosto 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
ZALDIBIA
Dantzari txiki egun arrakastatsua atzokoa herriko kaleetan zehar
14.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Dantzari txiki egun arrakastatsua atzokoa herriko kaleetan zehar
Dantzariak goiz eta arratsaldez aritu ziren etengabe. [MUÑAGORRI]
zaldibia. DV. Zaldibiako adin mailak ikaragarri egin zuen behera atzo; izan ere XVIII. Dantzari Txiki Eguna ospatu baitzen herriko kaleetan zehar. Sei dantza talde inguratu ziren denera, eta horien artean zeuden Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Jakintza, Legorretako Irrintzi Alai, Berako Gure Txokoa, Gabiriako Goruntz eta Zaldibiako Iztueta. Ume hauek guztiek, behin hamaiketakoa egin eta gero, kalea eurentzat hartu zuten eta giro ona zabaldu zuten euren dantza saioekin herrian zehar.
12:00etan hasi ziren umeak dantzan, eta bitartean guraso eta herritarrak zeuden bidearen alde bietan begira. Eguraldia lagun zutela goizeko kalejira honetara azkenerako, jende andana inguratu zen. Ordu beteko saioa egin ostean, eta indarrak berreskuratzeko, haurrak bazkaltzera joan ziren; ohi den bezala, kanpotik zetozen umeek zaldibitarren etxeetan egin zuten otordua.
Behin sabela berdinduta, 16:30etan Modestoren eskutik erromeria izan zen eskolako frontoian. Hasiera batean herriko plazan zen zita, baina goizetik arratsaldera eguraldia erabat petraldu zen eta babes bila joan ziren frontoira.
Bertan, haur eta heldu, denak batera dantzan aritu ziren umeen hankek gehiago ezin izan zuten arte, izan ere egun gogor bezain polita izan zuten atzo Zaldibira inguratu ziren dantzari txikiek.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS