Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Costa Urola

Udalak herritarrei laguntza eskatzen die bandalismo ekintzekin amaitzeko

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Udalak herritarrei laguntza eskatzen die bandalismo ekintzekin amaitzeko
Kiroldegian sarriak dira erasoak.
GETARIA. DV. Getariako Udalak astebururo atergabe burutzen diren bandalismo ekintzekin amaitzeko borondatea eskatzen die herritarrei, kontuan izanik aurtengo hiru hilabetetan egindako kalteak konpontzeko 8.000 euroko gastua eragin dutela, besteak beste. Udalak jakinarazi du ekintza hauekin aurrera jarraituz gero, neurri zehatzak hartuko dituela.
Udalak jakitera eman duenez, herriko gazte talde batzuk Getariako hainbat gunetan kalteak eragiten ibiltzen dira. Besteak beste, 44 paperontzi eta bi edukiontzi erre dituzte, farolak matxuratzen, Kale Nagusiko komun publikoak erasotzen edota Balentziaga Museora harriak jaurtitzen dituzte. Han-hemengo kristalak ere apurtzen ibiltzen dira, hala nola autobus geltokikoak, Osoko Bilkuren Aretokoak, udal bulegokoak, ikastolakoak eta kiroldegikoak.
Halaber, Udalak jakinarazi du talde bat sartzen dela kirol instalazioetan kalteak eragin eta bertan dauden makinetako produktuak lapurtzera. Horrez gain, Elkanoren monumentuaren inguruan ere hainbat gazte talde elkartzen dira, eta sua piztu eta euren pixak eta kontsumitzen dituztenen hondakinak erretzen dituzte bertan. Udalak jokabide hauek onartezinak direla uste du, eta ekintza hauek desagertzen ez badira, neurri zehatzaileak hartu beharko dituela jakinarazi du. Halere, jarraibide hauetaz gain, ardura eskatzen die getariar guztiei ekintza hauetariko bat ikusten badute salatzeko. Baina ez hori bakarrik, arreta berezia eskatzen die gazte hauen gurasoei eta arduradunei, horrelako egoerak berriro eman ez daitezen guztien artean saihesteko.
Gazte hauen arduradunekin bilera bat egiteko aukera aztertzen ari da Udala, arazo honi konponbide bat lehenbailehen eman ahal izateko, kontuan izanik joan den urteaz geroztik 50.000 eurotik gorako gastua eragin dutela.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS