Borrar

Oporrak bakean kanpaina jarri du abian Saharautz elkarteak

PPLL

Domingo, 13 de abril 2008, 03:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

ZUMAIA. DV. Saharako errefuxiatuen gaiarekin jarraituaz, Zuamiako Saharautz elkartasun taldeak abian jarri du aurten ere Oporrak bakean programa. Elkarteko kideek orain arteko balantza «erabat positiboa» egiten dute.

Xabier Euskitze lehendakariak gogoratzen duen bezala, «Haurren kopuruak nabarmen egin du gora urtetik urtera. Iaz 31 izan ziren eta Urola-Kostako herri guztietara heldu ziren Saharako haurrak, baita Aiara ere. Horrez gain, elkarterik ez duten zenbait herritako familiei laguntza logistikoa eskaini diegu. Horretarako hitzarmenak lortu ditugu Deba, Aizarnazabal eta Azpeitiko Udalekin eta datorren astean biltzekotan gara Azkoitiko Alkatearekin, hango familia batek ere eman baitigu udan Saharako haur bat etxean hartzeko desioaren berri».

'Pilak kargatzeko'

Euskitzeren esanetan, «desertuan bizi diren ume hauentzat funtsezkoa da uda mineko beroaldi itogarriari ihes egin, gure artera etorri eta mediku azterketak egitea. Benetan garrantzitsua da eurentzat bi hilabetez ondo jan eta pilak kargatzea, beraiek gure etxe eta bihotzak umore, kolore eta goxotasunez betetzen dituzten aldi berean».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios