Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Sociedad

AL DÍA
LUTHER KING
13.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
LUTHER KING
Hil honen 4an bete dira 40 urte Martin Luther King hil zutela. Beltza zen, eta zuri batek egin zion tiro zintzur ingurura. Berehala zen gorpu, 39 urte baino ez zituela. Hilabete barru hasiko zen, Parisen, ikasleen errebolta. Eta beste hilabete bat beranduago, ekainean, hil zuten Robert Kennedy senadorea. Bistan da gertakari handien urtea izan zela hura. Ni soldadu nengoen. Osterantzean, gu geure aferetan genbiltzan: Etxebarrietaren heriotza, Sarasketaren atxilotzea eta epaiketa (hain zuzen, gu geunden kuartelean), Pardines, Manzanas...
Hala eta guztiz, Luther King-en hilketak oihar-tzun handia izan zuen gure artean ere, Parisko erreboltak adinakoa edo askoz handiagoa. Zalan-tzarik gabe, Robert Kennedy apalago hil zen, edo ez zuen, behintzat, Eliza baptistako lider beltzak bezalako sentimendurik eragin, gazteen artean. Gandhiren antzera, indarkeriarik gabe, ekin-tza baketsuen bidez eraman nahi izan zuen aurrera Estatu Batatuetako beltz diskriminatuen aldeko borroka. Berehalaxe hartu genuen sinbolotzat Luther King, eta, Che Guevararenarekin batera, festa eta jaialdietan erruz aipatzen zen haren izena. Sinbolo indartsu bilakatu ziren.
Sinboloek, ordea, askotan horixe dute: emozioak katalizatzeko balio duten arren, beren benetako esanahia eta, batez ere, zertara gonbidatzen duten ahaztu egiten da; praktikarik gabeko zenbat asmo on!
Bestalde, a ze nahaste-borrasteak sortzen genituen, munduaren beste puntan eta atariko atean geneukan gatazka berdinak balira bezala. Adibidez, lotsa ematen dit, oraindik ere, nola aritzen ginen kantari, «Kennedy (John F.) gure laguna zen» esanez. Eskerrak noizbait argi pixka bat ikusten hasi ginen!
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS