Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Tolosa Goierri

ALKIZA
Matrikulatzeko azken eguna da gaur Alkizako eskolan
11.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ALKIZA. DV. Alkizako Herri Eskolak datorren urterako ikasle berriak hartzeko epea gaur itxiko du. Herri eskola izanik, Eskola Txikien Elkartearen kide da. Eskolan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako mailak eskaintzen dira.
Eskola txiki bat izanda ere, haurren heziketarako zerbitzu osoa eskaintzen du. Ikasleek beraien eskura izango dituzte informatika gela, teknologia berriak, liburutegia, tailerra eta psikomotrizitate gela. Honetaz gain, jangela ere eskaintzen du, Otsamendi tabernan bazkaltzen dute haurrek, eta garraioari laguntzak ere ematen dituzte.
Alkizako herri eskola bere kokapen naturala kontuan hartzen du eta ingurugiroa eta euskal kulturarekin konprometitutako hezkuntza eskaintzen du.
Jaietako bilera
Alkizako Udala herriko jaiei begira dago jada. Azken urteetan antolatutako jaiei garapena eman nahi zaie. Horretarako, bilera bat antolatu du gaur, hilak 11 ostirala, 22:00etan Kultur Etxean. Herritar guztiak gonbidatzen ditu bertan parte hartzera, jaiek behar duten aldaketa, ekintza berriak, eta abar proposatzeko.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS