Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 29 agosto 2008

Costa Urola

azpeitia
Palestinar herriaren egoera ezagutarazteko kanpaina abian jarri dute hainbat herritarrek
Brigadista moduan Palestinara joan nahi dutenentzat deia ere zabaldu dute

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Palestinar herriaren egoera ezagutarazteko kanpaina abian jarri dute hainbat herritarrek
Hainbat herritar Israeli boikota eskatuz.
AZPEITIA. DV. Hainbat herritar bildu dira Azpeitian Palestinak jasaten duen egoera larria salatzeko eta aldi berean 'Israeli boikota' kanpaina abian jartzeko. «Euskal Herritik, Azpeititik, badugu palestinarrei bizirauteko borroka horretan laguntzeko aukera. Borrokarako bide hori estatu sionistari eta israeldar guztiei boikota egitea da. Hegoafrikan balio izan zuen eta Palestinan ere balio izango du», azaldu zuten internazionalistek prentsaurrekoan. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak emango dituzte Palestinako kasuaren inguruan. Argazki erakusketa egongo da hainbat tabernetan apirilaren 11tik 22ra, bi asteburutan. Gaztetxean mural pintaketa egingo da. Blog-a irekiko da www.uztarria.com web orrian Palestinaren inguruko gogoetak eta argazkiak bertan biltzeko.
Zine klubak hiru pelikula eskainiko ditu. Hirurak 21:30ean Betharram aretoan; Apirilak 15ean, Piedras filma ikusi ahal izango da. Apirilak 17an, Soñar en Nablus eta 22an, gaiari lotutako dokumentala. Apirilaren 18an hitzaldia izango da Txarrantxa tabernan, 21:30ean hasita.
Bestalde, Askapenarekin brigadista moduan Palestinara bidaiatu nahiz gero, horretarako aukera badela aurtengoan ere azaldu zuten. «Hemen bildu garenetako batzuk izan dugu esperientzia hori bizitzeko aukera eta animatu egin nahi zaituztegu horretaz baliatzera», azaldu zuten.
Euskal internazionalistak bat egiten dute Palestinako 170 erakunde sozial, politiko eta sindikalek baino gehiagok deitutako Israeli boikot ekimenarekin.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS