Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 22 agosto 2008

Alto Urola

EZKIO-ITSASO
Herrien arteko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute Ezkio-Itsasoko sei partaidek
Udaletxean izena emateko aukera egongo da apirilak 14a baino lehen
11.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Herrien arteko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute Ezkio-Itsasoko sei partaidek
Baiara desberdinen arteko lehiaketa batean parte hartzeko aukera du herriak. [M. GALILEA]
EZKIO-ITSASO. DV. Herrien arteko lehiaketa bat, konkretuki zazpi baiara, abian jarri behar du Localia Canal Gipuzkoak, eta hau horrela dela, sei herritarren parte hartzea behar da, hiru neska eta hiru mutil, honetan diharduteko. Lehiaketa honetan zazpi bailaratako partaideak arituko dira: Bidasoa- Oarsoaldea, Goierri-behera, Deba behera, Deba Garaia, Donostialdea, Oria eta Urola. Datozen bi urteetan Localiak aipatutako puntuetan egoitzak ezarriko dituela kontuan hartuz.
Bi atal desberdinetan sailkatuko da froga, alde batetik parte hartuko duten sei partaideek, hiru neska eta hiru mutil, aurkari duten bailararen inguruko galdera batzuei erantzun beharko diete; eta bestetik, herri kirol desberdinen inguruko probak egongo dira.
Herri kirolak
Herri kirol hauen artean lau aurkituko dituzte parte hartzaileek. Lehenengo sokatira izango da eta honetan bai hiru mutilek bai hiru neskek parte hartuko dute taldea osatuz; bigarrena, zaku karrera, non 100 metroko ibilbidea egin beharko dute; ondoren lokotxak, bai neskek eta bai mutilek hogei bilduko dituztelarik; eta azkenik, txingak, erresistentzi froga moduan, neskek 25kg eta mutilek 50 kg eramango dituztelarik.
Froga hauek guztiak larunbata goizetan aurrera eramango lirateke eta astean zehar aipatutako telebista kateetan gaueko 9etatik 11k artean ikusteko aukera egongo litzateke.
Lehiaketa honen finala ekainean izango da eta irabazleen artean bi sari banatuko dira. Honela, lehenak partehartzaile guztientzat bidai bat eskuratuko du, eta bigarrenak berriz, afari eder bat irabaziko du.
Hau ikusita, aukera ederra da lagunartean goiz ederra pasatzeko eta ondo eginez gero noski, sari ederra etxera eramateko. Beraz, lehiaketa honetan parte hartu nahi duten Ezkio-Itsasotan guztiek Udaletxera deitu beharko dute 943 72 13 03 telefono zenbakira eta bertan izena eman. Kontuan hartzekoa da epea datorren apirilaren 14ean, astelehen honetan, amaitzen dela, beraz, interesa izanez gero ahalik eta lasterren deitu.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS