ZIZURKIL. DV. Astelehean hasi eta igandera arte Zizurkilen VI. antzerki astea ospatuko da. Atzo, Maria Anjeles Lazkanok, Zizurkilgo alkateak eta Ainhoa Larreak, kultura teknikariak, aurtego astean parte hartuko duten an- tzerki taldeen berri eman zuten. Estreineko egunean, goizeko 11etan eta arratsaldeko 15:15etan, Joxe Arregi plazan, Einstein antzezlana ikusteko aukera izango dute ikasleek Ados Teatroa taldearene skutik. Lan honetan landutako gai konplexuak modu erraz eta dibertigarrian azalduko zaizkie gaztetxoei. Umorez eta galdera ugarien bidez zientzilaria gertutik ezagutzeko aukera dutelarik. Ados Teatroa taldeak Einsteinen inguruko antzezlan bat prestatu zuen haurrentzat, azken hauei zientzialaria ezagutarazteko. Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak hartu zuten beren gain antzezlana taularatzeko erronka.
Bigarren proposamena Zizurkilgo VI. antzerki astearen baitan, Ogirik gabe etorri zen semea antzezlana da. Kasu honetan, Zizurkilgo DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleek Villabonakoekin bat egingo dute haue herrian. Hitzordua Villabonako Gurea antzokian jarrita baitute goizeko 11etan. Asteazkenean berriz, Galtzagorri taldearen eskutik Galtzagorriak txotxongilo emanaldia izango da 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat Atxulondo kultur etxean. Kasu honetan, arratsaldeko 15:15etan biludko dira J. M. Barandiaranek jasotako euskal ipuin batean oinarrituta dagoen antzezlana.
Ikusle izateaz aktore lanetara pasako dira P. M. Otaño ikaste- txeko ikasleak. Antzerki tailerrean bi emanaldi prestatu dituzte aurtengo ediziorako: Lehen Hezkuntzako lehen mailakoak Antxumeak eta otsoa lana eta 6. mailakoak berriz, Ez zait gustatzen nire alabaren nobioai.
Astean zehar ikusiko diren lanak Zizurkilgo eta Villabonako ikasleei zuzenduta daude, asteburuak berriz, ikusle ororentzat. Ostiralean esaterako, Arturello di popolo kale antzerki ikusgarria izango da Joxe Arregi plazan iluntzeko 7:30etaik aurrera. Larunbatean berriz, Trapu zaharrak ataldearene skutik Visa VIs antzezana ikusteko auekra egongo da Goiko plazan gaueko 22:30etatik aurrera. Bigarren urtea da talde hau Zizurkilera hurbiltzen dela eta aurrekoa ikusita arrakastatsua suertatuko da.
Igandean aurtengo antzerki astearekin bukatzeko, berriz ere, txikiei bereziki zuzenduta, Xurdin eta gorringo lakuaren misterioa ikusi ahal izango da Zizurkilgo gorako Intxaur frontoian arratsaldeko 5etatik aurrea. Sarrera egun berean salduko da 5 euron truke.