Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 22 agosto 2008

Tolosa Goierri

ALEGIA
Alegia eta Tolosa eta lotzen dituen bidegorria zabalik da atzo geroztik
Tolosaldeak etenik gabeko 6,17 kilometro bidegorri ditu Ikaztegieta bitartean Atzo, Altzo-Azpi eta Alegia arteko zatia inauguratu zuen Markel Olanok
10.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Alegia eta Tolosa eta lotzen dituen bidegorria zabalik da atzo geroztik
Iñaki Muruak, Markel Olanok eta Jokin Bildarratzek bizikletan egin zuten bidegorriaren zati bat. [A.G.]
ALEGIA. DV. Atzo inauguraturiko Altzo-Azpi eta Alegia arteko zatiarekin, zabalik geratzen da jada Tolosa eta Alegia lotzen dituen bidegorria. Tolosa eta Alegia artean 3,14 kilometro ditu bidegorriak, eta Alegiatik etenik gabe Ikaztegietaraino jarraitzen du, guztira 6,17 kilometro dituen ardatza osatuz.
Atzoko inaugurazio ekitaldian izan ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Markel Olano, Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabal, eta Aitor Sarasola, Iñaki Murua eta Jokin Bildarratz, Alegiako, Al-tzoko eta Tolosako alkateak, hurrenez hurren.
Ekitaldiaren hasieran, Carlos Ormazabalek obraren inguruko hainbat xehetasun eman zituen.
Obra zazpi hilabetetan burutu da eta 774.061 euroko aurrekontua izan du. Tolosa eta Alegia bitarteko zatia oinezkoentzako zein ziklistentzako da, baina oinezkoek dute lehentasuna. Gainera, bizikleten abiaduraren muga 20 kilometro ordukoa da. Bideak 4 metroko zabalera du hasierako zatian, ubidearen eta errepidearen artean.
Alegiara gerturatu ahala, pixkanaka estutu egiten da, trenbidearen azpiko pasabidean 3 metroraino, eta Alegian dagoen 2,5 metroko zabalerako zatiarenkin bat egiten du. Zalantzarik gabe, zati honek duen berezitasuna trenbidearen azpian sartu den kaxan datza, kaxa horren barrutik pasatzen baita bidegorria. Lanak Dragados enpresak burutu ditu.
Aitor Sarasola Alegiako alkateak adierazi zuen bezala, hiru udalerri zeuden ordezkatuta atzoko ekitaldian. «Bidegorriak Tolosa eta Alegia lotzen ditu, baina baina oraintxe bertan gure azpian dagoen bidegorri zati hau Altzoko lurrei dagokie». Sarasolak jendea autoa etxean utzi eta bidegorria erabiltzera gonbidatu zuen. «Hori bai, erabilera hori egokia izan dadin herritarrek eta administrazioak, guztiok jarri beharko dugu gure aldetik, bidegorria txukun mantentzeko, erabiltzaileentzat ahalik eta erosoena izateko, eta sor daitezkeen arriskuak ekiditeko».
Mugikortasun iraunkorra
Markel Olano diputatu nagusiak adierazi zuen, atzo zabaldu zuten Tolosa eta Alegia arteko bidegorri zati hori beste zati zabalago baten barruan kokatzen dela, Tolosa, Alegia, Ikaztegieta eta Itsasondo lotuko dituen 15 kilometroko zirkuitu baten barruan hain zuzen ere. «Gipuzkoan bidegorri sareak etengabeko garapena darama. Une honetan 106 km ditu, eta etorkizunerako asmoa 378 kilometroko sarea osatzea da». Hori lortu asmoz, Aldundiak 10.750.000 euro inbertitu ditu 2007an, eta beste 13.176.000 euro inbertituko ditu 2008an.
Olanok gaineratu zuen Aldundiak mugikortasun irakunkorraren aldeko apostu atzeraezina eta erabakiorra egin duela, eta hor, bi arlo nagusi daudela: batetik, bidegorria, eta bestetik garraio publikoaren sustapena. «Apostu horrekin ahal den neurrian jendeak garraio pribatua albora dezan nahi dugu, eta horren ordez garraio publikoa, eta kasu honetan, bizikleta erabiltzeko apostua egin dezala. Uste dut jendeari konpromezu hori har dezan eskatu behar zaiola, baina bistan da adminsitrazio publikoek eskaini egin behar dutela konpromezu hori modu txukunean,duinean, merkean eta baliagarrian aurrera ateratzeko bidea».
Zentzu horretan, diputatu nagusiak aipatu zuen txartel bakarraren sistema martxan dela pasa den otsailaren 1etik, lehen bidaiatik %40ko deskontuak aplikatzen dituena.
«Une honetan mugikortasunaren inguruan daukagun arazo honi irtenbide egoki bat ematea guztion konpromezua da, eta horretarako, ezinbestekoa izango da administrazioaren apostu sendo hau», amaitu zuen bere hitzaldia diputatu nagusiak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS