Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 diciembre 2008

Costa Urola

AZPEITIA
Ikasberri Kirol Elkarteko bi bikotek Udaberri sariko finalak jokatuko dituzte asteburuan
Eizagirre-Arandia bigarren mailan, eta Bikutze-Juaristi, lehen mailan arituko dira Altzako frontoian

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
AZPEITIA. DV. Ikasberri Kirol elkarteko pilotariak denboraldi bikaina burutzen ari dira. Martxoaren 8an Miren Zabala Emakumea Pilotari txapelketako irabazlea izan zen (Fernandez izan zuen bikotekide) Aginagako pilotalekuan. Oraingo honetan, beste bi bikote heldu dira finalera, bakoitza bere kategorian. Bi partiduak datorren igandean jokatuko dira, Altzan.
Pala motzeko lehen mailan Asier Araguren Bikutze eta Igor Juaristi iritsi dira Federazioak antolatutako Udaberri sariko finalera. Bederatzi bikotek hartu dute parte txapelketan. Oraindik ez dute ziurtatu nortzuk jokatuko duten finaleko partida honetan. Izan ere, Bikutze eta Imanol Etxeberria GRAVN saria jokatzen ari dira. Afizionatu mailako txapelketa da hau eta pilotariak Gipuzkoako hiru onenen arteko selekzioa eginda joan dira txapelketa honetara. Gipuzkoa, Errioxa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako bikoteak hartzen dute parte. Larunbatean, Noainen dute partidua Ikasberri KE-koek, arratsaldeko 4etan. «Ikusi egin behar nolako partidua ateratzen zaigun, gero igandean, Altzan jokatzeko moduan izango naizen edo ez jakiteko», dio Bikutzek.
Izan ere, jokalariak pala luzeko GRAVN txapelketari ematen dio lehentasuna. Hori dela eta, txandakatuz aritu dira Bikutze -Imanol eta Juaristi Udaberri sarian. Gustura daude finalera iritsi direlako baina, hala ere, azken neurketa hau oso zaila izango dutela dio. «Aurkariak, gainera, etxean daude, eta horrek partidua gogorrago egingo du», dio Bikutzek.
Iosu Eizagirrek eta Andoni Arandiak, bestalde, paleta larruz bigarren mailari dagokion udaberri sariko finala jokatuko dute. Hau izango da lehendabiziko partidua.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS