Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Costa Urola

ZESTOA
Film laburrak ikusteko aukera izango da gaur Zestoako kultur etxean
Gaueko 20:30etan emango zaio hasiera eta emanaldia ordubete ingurukoa izango da
10.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Film laburrak ikusteko aukera izango da gaur Zestoako kultur etxean
ZESTOA. DV. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskarazko Film Laburren Zirkuituaren bosgarren edizioa aurkeztu zuen apirila hasieran. Zirkuitu hau guztira hamar laneko 38 emanaldik osatzen dute, eta lan horietatik, erdiak baino gehiago egile berrienak dira.
Film Laburren Zirkuituaren bidez, Topaguneak eta osatzen duten euskara elkarteek (Zestoako Danbolin Zulo tarteko delarik) aukera ematen dute euskarazko film laburren produkzioa ezagutarazteko, eta, bide batez, herrietako kultur eskaintza aberasteko.
Emanaldi kopuruak argi erakusten duenez (38 izango dira Euskal Herri osoan), ekimenak oso harrera ona izan du.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa 1997an sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zein Federazioaren beraren helburua euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea eta sentiberatzea.
Zestoari dagokionez, Danbolin Zulo Kultur Elkartea tarteko bigarren urtez izango dugu euskarazko film laburrak ikusteko aukera. Gaur gaueko emanaldia guztira ordubete ingurukoa izango da. Hasiera ordua gaueko 20:30ean izango da, Kultur Etxeko areto nagusian.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS