Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 diciembre 2008

Alto Deba

ESKORIATZA
Loramendi Euskara Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu datozen asteetarako

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Loramendi Euskara Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu datozen asteetarako
ESKORIATZA DV. Aretxabaletako Loramendi Euskara Elkartea apirila eta uztaila bitarteko kultur eskaintza kaleratzear da. Gaur apirilak 10 landareei buruzko hitzaldia izango da Jakoba Rekondoren eskutik udaletxe zaharrean, 19etan. Eta argazkilaritza digitaleko ikastaroa ere izango da, Ane Idigorasen eskutik, apirilaren 14, 21, 28ean eta maiatzaren 5ean 18:00etatik-20:00etara. Hau ere udaletxe zaharrean irakatsiko da. Matrikula: bazkideek 20 euro, ez bazkideek 35 euro. Bakoitzak bere argazki kamera eraman behar du. Gaur da izen emateko azken eguna.
Beste emaitzak
Apiriralen beste ekintza batzuk egingo dira: 17an makillaje ikastaroa Gemesen eskutik, 18:00etatik 20:00etara udaletxe zaharrean; 24ean nekazaritza ekologikoa, bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua ortu batera. 18:00etan elkartuko dira Loramendin.
Euskararen astea
Maiatzean ekintza hauek izango dira: 8an Saharari buruzko hitzaldia Beñat Hach Embareken eskutik; 12tik-17ra Euskararen astea; 22an Sexologia tailerra edadetuentzako. Film emanaldia eta kafe tertulia. Larraitz Arandoren eskutik. Lekua eta ordua aurrerago zehaztuko dira.
Ekainaren egitaraua hau da: 5an Artzantzaren oraina eta geroari buruzko hitzaldia Bixente Pagoaga eta Aitor Unamunoren eskutik, 17:30ean udaletxe zaharrean. 20an, berriz, dantzan tope aritzeko aukera egongo da erromeria baten bitartez.
Azkenik, uztailean: 18an Ardo dastaketa herrikoia Mitarte kalean, 19:30etik aurrera.
Uztailean zehar, futbito txapelketa Haizea eta Arlutz tabernekin batera antolatuta.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS