Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 diciembre 2008

Costa Urola

Zarauzko Surf Eskolak lekuz aldatu du, Donibane Plazan kokatuz
«Eskaintza hobetzea eta eskola beraren garapena dira helburua», diote Mikel Troitino eta Haritz Larrañagak
09.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ZARAUTZ. DV. Mikel Troitiño eta Haritz Larrañaga, Zarauzko Surf Eskolako zuzendariek, idatzi bat bidali digute Zarauzko Surf Eskolaren egoitza lekuz aldatu dutela jakinaraziz.
Lehenik eta behin argitu behar dena zera da, ez dela gauza bera Zarauzko Surf Elkartea eta Zarauzko Surf Eskola. « Kontua da orain artean Zarauzko Surf Eskolak elkartearentzat lan egin duela, baina aurrerantzean gure kabuz lan egiteko asmoa daukagu. Eman dugun lehen pausua egoitza lekuz aldatzea izan da, lehen Argiñano azpian geunden eta aurrerantzean Donibane plazan eraikitzen ari garen lokal batetan izango gara ( Donibane plaza 5, behea ). Gureak Zarauzko Surf Eskola izaten jarraitzen du, aldatu den gauza bakarra lekua da».
Troitiñok eta Larrañagak diotenez, «hartu dugun erabaki honen muinean eskola gisa egiten dugun eskaintza hobetzea eta eskola beraren garapena daude. Orain artean izan ditugun mugak gainditu eta aspalditik buruan genituen proiektuak gauzatu ahal izateko hartutako erabakia izan da. Emaitzak ikusiko ditugu, ez gaude hondartzako lehen lerroan, baina aurrerantzean egingo dugun eskaintzak orain artekoa zentzu guztietan gaindituko duelakoan gaude».
Laster irekiko dute eskola berria eta edozein zalantza argitzera edo besterik gabe lokala ikustera hurbildu nahi duenak ongi etorriak izango direla, esaten dute bi zuzendari eta aldi berean irakasleek.
Trainerila, bikain
Zarauzko trainerila seniorra txukun ibili da asteburuan Zumaian jokatu den San Telmo nagusian, izan ere, bigarren amaitu zuen, Castroren atzetik. Kantabriarrek 10 minututan burutu zuten lana, zarauztarrek 18 segundu gehiago behar izan zituzten, ondoren Zumaia A 10.21, Zumaia B, Koxtape... Hemendik aurrera hurbiletik jarraituko dugu arrauna.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS