Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 diciembre 2008

Costa Urola

Larunbatean Ketak 0 eta 6 irabazi zion Dunboari Irunen
09.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
GETARIA. DV. Emaitza ezin hobea lortu zuen Ketak larunbat arratsean Irungo Ventas futbol zelaian Dunboa-Eguzki B taldearen aurka, bigarren erregional mailako igoera faseko zazpigarren jardunaldian, 0 eta 6 irabaziz. Hiru punturekin itzuli ziren getariarrak, igoera fase honetan etxetik kanpo bere lehen garaipena lortuz.
Partida garrantzitsua zen Ketakoentzat, nahiz eta kolistaren aurka aritu. Lehen zatian, zelaiaren eta baloiaren ezaugarriek ezustekoan harrapatu zituen getariarrak, eta Dunboa izan zen nagusi lehen minutu hauetan, nahiz eta golik sartzea lortu ez. Ketako Jon Pajaresek lehen gola eskuratu zuen orduan getariarrentzat, eta hortik aurrera hauek aurreratu eta partida erabat aldatu zen. Minutu batzuk geroago Mikel Mugikak Ketaren bigarren gola lortu zuen, lehen zatia 0 eta 2ko emaitzarekin amaituz. Beste lau gol gehiago sartuko zituzten oraindik getariarrek partidua amaitu aurretik, golegileak bigarren zatian Beñat Gereka (1), Iker Esnal (2) eta Silvan (1) izan zirelarik.
Sailkapeneko 5. postuan, 12 punturekin, hirugarrenetik puntu bakarrera eta bigarrenetik bi puntutara, pozik dira getariarrak 2. itzuliari ekiteko, zaletuei ere eskerrak emanez larunbatean Irungo Ventaserainio taldea animatzera joateagatik.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS