Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 diciembre 2008

Costa Urola

ZARAUTZ
Haur eta gaztetxoen ipuin eta olerkiak
Aurtengoan ere sekulako arrakasta izan du Udalak antolatzen duen Salbatore Mitxelena sariketak, guztira 670 lan aurkeztu baitituzte herriko ikastetxe desberdinetako haur eta gaztetxoek Sariak joan den ostiralean banatu ziren Antoniano aretoa gainezka zelarik
09.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ZARAUTZ. DV. Banatu dira aurtengo Salbatore Mitxelena sariak, Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatu asmoz antolatzen duen sariketa. Aurten ere, XXVI. edizioan, herriko haur eta gaztetxoek sekulako lan mordoa aurkeztu dituzte, guztira 670 ipuin eta olerki jaso direlarik. Pozik egoteko modua beraz. Epaimahaikoek ez dute lan makala izan lan hauek guztiak irakurri eta sariak erabakitzeko orduan. Aurtengoan ondorengoek osatu dute epaimahaia: Iñaki Azkune, Lizardi Institutuko ordezkariak; Maribi Gurrutxaga, Orokieta Herri eskolako ordezkaria; Idoia Artola, La Salle Ikastetxetik; Miren Uria, Oteitza Lizeo Politeknikotik; Itziar Murua, Antoniano Ikastetxetik; Agurtzane Loiola, Salbatore Mitxelena Ikastolatik; Maitane Aramendi, Maria Inmaculada Ikastetxeko ordezkaria eta hauez gain, Aitziber Etxeberria, Gari Berasaluze eta Kati Olaizolak ere irakurri dituzte gaztetxoen ipuin eta olerkiak.
Aurtengo sarituak
Jendetza hurbildu zen ostiraleko sari banaketara. Aurtengo irabazleak ondorengoak izan dira: A maila, ipuinetan: 1. saria, Mikel Sarasua Etxeberria, Jirafa txikia lanarekin; 2. Maialen Guerra Mancisidor Tximeletaren arazoa. A 2 maila, ipuinak: 1. Andrea Vester Ibarbia, Imagina ezazu; 2, Deñe Arrieta Mendiola, Ttantatxoaren bidaia.
B maila, ipuinak, 1. saria, Paul Beitia Ariznabarreta, Mollarritik herria zaintzen; 2. Ainara Agirre Uria, Armairuko misterioa; 3. Garbiñe Rodriguez Kortajarena, Gozoen lurraldean arazo gozoak eta 4. saria, Mikel Lizarraga Manterola, Hur haize kontutan ipuinarekin. B maila, olerkiak, 1. Leire Zinkunegi Ugalde, Xaboi artean jaioa; 2. Asier Urbieta Ergüin, Marbella; 3. Imanol Eceiza Alday, Denbora tik tak eta 4. Irati Idiakez Lopez, Ura olerkiarekin.
Sarituen zerrendarekin jarraituz, C maila, ipuinak, 1. saria, Oihane Pikatza, Pelutzezko hartz baten memoriak; 2. Garazi Argibe Aranburu, Inoiz irakurriko ez diren istorioak; 3. Ane Zulaika Centeno, Etorkizuna maite dudalako. C maila, olerkiak, 1. Amaia Aranbarri Oiarzabal, Hitzak nahikoak ez direlako; 2. Bingen Eceiza Aldalur, Ederra; zu; 3. Irati Lukas, Denbora.
D maila, ipuinak, 1. Lore Pedrosa Rodriguez, Mugarik ez, eskerrik asko; 2. Miren Juaristi Gutierrez, Ametsak amets eta 3. Mikel Artetxe, Arroaren gomutaki. D maila, olerkietan, 1. Ane Maqueda Erguin, Egon ezinik; 2. Urko Zabala Camino, Agurra; Zuriñe Irastorza Ascargorta, Ene mutil maitea.
Azkenik, E mailari dagokionez, ipuinetan, 1. saria, Bingen Urbieta Aldalur, Apustulari desagertuaren kasua ipuinarekin. 2. Jon Aranburu Zumeta In secula seculorum eta 3. Mikel Fernandez Campos Aitaren izenean. Olerkiei dagokionez, 1. saria Itziar Unanue, Bihar agian; 2. Izaskun Larrañaga Sánchez Hemen ez dagoen arren eta 3. saria, Izaskun Larrañaga berarentzat Salsa motzegia da izenburua bat jartzeko olerkiarekin.
Sariak dirutan eta liburutan banatu ziren eta txikienek oroigarriak ere jaso zituzten epaimahakide eta Euskarako zinegotzia den Imanol Lasaren eskutik. Gainera saritutako ipuin eta olerki guztiak liburu batean argitaratuko dira.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS