Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 15 octubre 2008

Costa Urola

Anaitasuna jaitsierako postuetan aurkitzen da Real Unionen aurka 0 eta 1 galdu ondoren azken minutuan
09.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
AZKOITIA. DV. Anaitasunak 0 eta 1 galdu zuen larunbatean Irungo Real Unión taldearen aurka. Irundarrak erraz irabaziko zutela pen-tsatuta etorri ziren eta ez zuten lehenengo zatian espero zitekeen indar eta ahaleginik egin. Bigarren zatian irundarrek beste indar, eta gogo batekin zelairatu ziren eta gorritxoak asmatu zuen irundarrei neurria hartzen. Egoki babestu zuten Mikelen atea eta irundarrei urduritasun bat baino gehiago eragin zieten gol aukerak eginez. Tentsio uneak bizi izan ziren azkoitiarrak gol egiteko zorian zeuden bakoitzean baina ez zuten asmatzen, eta are handiagoa zen irundarrek Astiren atean arriskua eragiten zutenean. Ikusitakoaren arabera berdinketa zirudien arren, partiduko azken minutuan irundarrek kontraeraso azkar batean gol sartu zuten. Orain Anaitasuna 15. postuan aurkitzen da 26 punturekin Zumaiako taldea bezela. Bere atzetik zestoarrak, Eibartarrak eta Touring daude.
Denboraldiko bigarren jardunaldian azken postuan egon zen talde gorritxoa lehendabiziko bi partiduak galdu ondoren. 3. jardunaldian, ordea, hamabigarren postura igo ziren Touring taldeari etxean 2 eta 0 irabazi ostean. Seigarren jardunaldian 17. tokiraino jaitsi ziren Aretxabaletarekin eta Euskaldunarekin galdu ondoren. Harrezkero goranzko joera hartu zuten eta 9. jardunaldian 13. tokira igo ziren Berio eta Hondarribiari irabazi esker. Denboraldiko posturik onena abenduaren 1-ean lortu zuten, Zestoa taldeari 5 eta 0 irabazi ondoren 10. posturaino igo baitziren. Baina berriro beheraka hasi zen taldea otsailaren 9-an 14. postuan finkatu zen arte. Azken sei jardunalditan 14. postu horretan mugitu gabe egon dira eta orain 15. postuan daude, jaitsierako postuan.
Zazpi partida bakarrik geratzen dira liga amaitzeko eta nahita-nahiez emaitza onak pilatu be-harra dute. Zazpi arerioak sailkapenean erditik behera daude eta hoien artean gainera arerio zuzenak diren Zumaiako, Zestoa eta Eibartarrak aurkitzen dira.
Gainontzeko emaitzak
Erregio mailako taldeak bina egin zuen Eibarren Gazteak taldearen aurka. Golak Jon Ibarmiak eta Mikel Zuazolazigorragak sartu zituzten. Jubenilek bana egin zuten Zumaian Ander Otañok golarekin. Kadeteek bana egin zuten Allerru taldearen aurka. Infantilek 3 eta 2 galdu zuten Zumarragan Urola taldearekin. Neskek 1-3 galdu zuten etxean Elgoibar aurka eta kadete neskek 2 eta 1 galdu zuten Zumaian.
Zozketa
Anaitasunak astebukaera Donostian eta gastuetarako 1000 euro zotz egin ditu. Sariduna igandeko itsuen zenbakiarekin datorrena da. Astebete epea dago saria jasotzeko, bestela apirilaren 13ko itsuen zenbakiarekin datorrenari emango zaio saria.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS