Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 diciembre 2008

Costa Urola

ZESTOA
Adimena hobetzeko ikastaroa antolatu du Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Ikastaro hau 50 eta 60 urte bitarteko herritarrei zuzendua dago
09.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ZESTOA. DV. Urteak aurrera joan ahala gure adimena makaltzen hasten da, hau gauza jakina dugu. Hala ere, bizitzaren egoera edo ziklo normal hau neurri handi batean gelditzeko edo hobetzeko hainbat teknika ditugu gure esku gaur egun, eta horiek erakusteko asmoz tailler edo ikastaro interesgarri bat antolatu du Udaleko Gizarte Zerbitzuak.
Ikastaro hau 50 eta 60 urte bitarteko herritarrei zuzendua dago, eta apirila bukaeratik aurrera emango diren ordu eta erdiko 16 saio izango dira guztira.
Ikastaro honen helburuak honakoak izango dira: geure buruari etekin handiagoa ateratzea, eguneroko ekintzetarako gure gaitasuna hobetzea, norberaren autonomia hobetzea, estresa eta depresioa saihestea, gizarte harremanak bultzatzea, bakardadea saihestea...
Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da (943147132) azken eguna apirilak 18 izango delarik.
Patxalo mus txapelketa
Larunbat honetan, hilak 12, 'Pa-txalo' zenaren omenez Ipintza elkarteak antolatu ohi duen XVII. Mus txapelketa ospatuko da elkarte honetan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gogorazi bertan parte hartzeko ezinbestekoa dela bikotekidetako bat behintzat Zestoa Udalerriko elkarte bateko kide izatea. Parte hartzea dohain izaten da, eta bi bikote finalistek txapelak eta garaikurrak jasotzeaz gain afari eder bat ere irabaziko dute Geltoki jatetxean.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS