DEBA. DV. Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketak bere bigarren jardunaldia ospatu zuen joan den larubatan, eta Lasturreko taldea emaitza onak lortu zituen. Elgoibarko San Pedro auzoko bolatokian (ormigoiez eta egurrezkoa, eta 17.90 metrokoa) egin zen, eta bertan Xanti Oñederrak bostgarren tokian amaitu zuen bost txirlo bota ondoren. Beste aldetik, Gotzon Urangak lehenengo jardunaldiko emaitza lortu zuen hiru txirlo bota eta gero, eta bere kidea Roman Arrizabalagak emaitza bera izan zuen. Azkenik, Alberto Zubikarai eure txandetan bi bota zituen lurrera. Guztira, Lasturreko taldea 13 txirlo bota zituzten, eta horrela joan den eguneko ekitaldia hobetu zuten, zeren eta bakarrik lau bota baitzituzten.
Bigarren jardunaldi honetan Javier Osoro San Miguel taldeko kidea eta Elgoibarkoa garaile izan zen zazpi txirlorekin. Horrela, bat gutxiago behar izan zuen garaipena lortzeko, zeren eta lehenengo jardunaldian, Soraluzeko Txurruka auzoan, Angel Ibarluzeak zortzi behar baitzituen txapeldun izateko.
Lastur taldeko kideak astero biltzen dira auzoko bolatokian entrenamenduak aurrera eramateko. Aldi berean, apirilaren 19an Gipuzkoako Txapelketaren laugarren jardunaldia Lasturren ospatuko da, eta orduan euren trebetasuna erakutsi beharko dute.
Oraindik, jardunaldi asko jokatu behar dira txapelketa honetan, eta badirudi Lasturreko taldea hoberantz dioala, behintzat, horrela erakutsi dute.
Datorren larunbatean, hirugarren egunean, Soraluzeko San Andres auzoko bolatokira (egurrezkoa eta 16,40 metrokoa) arituko dira kirolariak.