Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 20 noviembre 2008

Alto Urola

TOLOSA
Sekulako arrakasta izan du Tolosako komiki erakusketak
09.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Sekulako arrakasta izan du Tolosako komiki erakusketak
Kultur etxeko erakusketan Antxustegietxarte komikilariaren lanak ikus ahal izan dira. [A.A.]
TOLOSA. DV. Pasa den igandean itxi zituen bere ateak Galtzaundi Euskara Taldeak Joseba Antxustegietxarte komikilari pasaitarraren komikiekin antolaturiko erakusketak. Antolatzaileek adierazi dutenez, erakusketak sekulako arrakasta izan du. Ia 500 lagunek bisitatu dute erakusketa, eta bailarako bisitariekin batera, Euskal Herriko beste hainbat txokotatik ere etorri da jendea, besteak beste, Durangotik, Pasaiatik edo Beasaindik.
Azken hamaika urteetan Joseba Antxustegietxartek Galtzaundi aldizkarirako borondatez egin dituen komikiak ikusi ahal izan dira erakusketan, ehun bat inguru. Komikilaria oso gustora agertu da jendearen erantzunarekin. Zabalik egon den astebetean, egunero egunero, jende asko pasa da Kultur Etxetik.
Bakarkako lehena
Igandean amaitu den honen aurretik, Joseba Antxustegietxartek hainbat erakusketa egin izan ditu, baina beti beste marrazkilari batzuekin batera. Beraz, Tolosan egin berri den hau bere bakarkako lehen erakusketa izan da.
Txikitatik izan du komikiekiko zaletasuna, eta urteak igaro ahala eutsi egin dio afizio horri. Horrela, Joseba etengabe aritu da komikiak egiten. Tolosan izandako arrakasta ikusita, urtean zehar Tolosaldeko beste herrietan ere ikusagi jarriko dute erakusketa, baita inguruko zenbait ikastetxetan ere.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS