Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 diciembre 2008

Alto Urola

ALEGIA
Pilotarako eskuetako babesen inguruko tailerra gaur Alegian
09.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ALEGIA. DV. Alegiako Intxurre Pilota Eskolak eta San Juan eskolako guraso elkarteak pilotarako eskuetako babesen (takoen) inguruko tailer teoriko praktikoa antolatu dute, guraso, ume, pilotari eta interesa duten guztientzako gaur arratsaldeko 17:00an Alegiko Kultur Etxean. Pilotan aritzeko eskuetan babesak ongi jartzeak eta eskuak ondo ezagutzeak duten garrantziaz ohartuta antolatu da tailer hau.
Esan bezala, tailerrak arlo teorikoa eta praktikoa landuko ditu. Alde teorikoari dagokionez, bertan parte hartzen dutenek eskuetarako babesak egiteko erabili daitekeen materiala ezagutuko dute, babesak jartzerakoan kontuan izan beharreko hainbat aspektu aztertuko dituzte, hala nola, odol zirkulazioa, eta babesak nola jarri ere ikasiko dute. Behin teoria ezagututa, babesak prestatuko dituzte, eta babes horiek behar bezala jarriko dituzte. Azkenik, babesak nola gorde behar diren ere ikasiko dute.
Bioquiros-eko kirol aholkulari den Igor Gutierrez izango da tailerra gidatu eta gerturatzen diren pilotazale guztiei eskuetako babesen inguruko kontu horiek guztiak azalduko dizkiena.
Libelulen putzu berria
Gipuzkoan aurkitutako 36 libelula espezie ezbedinetatik 29 Alegiako Bazurkako putzuan aurkitu zituen Iñaki Mezquitak. Pasa den azaroan, ordea, Bazurkako berritze lanen ondorioz, putzua desagertu egin zen, eta putzuarekin batera baita bertan bizi ziren libelulak ere.
Hori ikusita, Iñaki Mezquitak espezie horiek berreskuratzeko putzu artifizial bat eraikitzea proposatu zion udalari. Orain, Mezquitaren proposamena aurrera atera da, gaur bertan hasi baitira Langaurre inguruko lurretan libelulentzako putzu artifiziala eraikitzen. «Behin putzua sortuta, uretan ibiltzen diren txoriek bertara haziak ekarriko dituzte, urmaeletako haziak. Horrela, urte batzuren bueltan sortuko da berriz ere katea, eta berreskuratuko dira galdu diren libelula espezieak», dio Iñakik.
Aiako Txukun enpresa da Alegian libelulentzako putzu artifizial hau erakitzeko lanak burutzen ari da.
Biligüismo
Mañana a partir de las 19.00 horas, Julio Ibarra e Iñaki Eizmendi estarán en la escuela San Juan de Alegia para ofrecer una charla. El periodista, desde la experiencia de ser padre, y el educador social, con una amplia experiencia fomentando el bilingüismo, se dirigirán a los padres y madres de niños y niñas bilingües para darles algunas claves con el fin de ayudar a los hijos en el aprendizaje del euskera.
Esta charla se ofrecerá en castellano, y el día 17 se repetirá en euskara.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS