Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 22 agosto 2008

Alto Deba

ANTZUOLA
Oriokori 3 eta 2 irabaziz eta gol aukera asko sortuz itzuli da futbol taldea ligara
Bi minututan jasotako bi golek korapilotu zuten etxekoen neurketa Seigarren da Antzuola, hirugarrenaren puntu kopuru berarekin
08.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Oriokori 3 eta 2 irabaziz eta gol aukera asko sortuz itzuli da futbol taldea ligara
Hirugarrenarekin puntutan berdindutako dago orain Antzuolako taldea. [AKE]
ANTZUOLA. DV. Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak 3 eta 2 irabazi zion Oriokori zapatu arratsaldean Estalan. Bi asteko atsedenaren ondoren, garaipenarekin itzuli dira ligara Andoni Azkargortak zuzendutako jokalariak. Emaitzak erakusten duena baino errazagoa izan zen neurketa. Izan ere, 3 eta 0 aurretik ziren etxekoak bigarren zatian. Halere bi minututan bi gol jaso zituzten eta orduan heldu ziren estutasunak, ustegabekoak.
«Lasai irabazteko partida jokatu genuen», dio Andoni Azkargortak. «Gol gehiago sartzeko aukerak sortu genituen euren ate aurrean. Baina gauzatu ez, konturatu orduko bi gol sartu zizkiguten eta gero, bukatzeko gogoa».
Lehen zatia 2 eta 0 amaitu zen. Aitor Godoyk sartu zuen Antzuolaren aurreneko gola eta Ibai Azkaratek beste biak.
Estalako futbol zelaia egin zenean lanean jardun zuen oriotar bat, 67 urtekoa, etorri zen partida ikustera. Hondeatzeko makinarekin egiten zuen lan. AKEk eskatuta, berak egin zuen ohorezko sakea.
Orain, seigarrena da Antzuola sailkapenean 44 punturekin, hirugarrenarekin berdinduta. Urola, Bergarak, Oiartzunek eta Antzuolak puntu kopuru bera dute, 44. Bost jardunaldi geratzen zaizkie eta aurreneko bi postuetan sartzea da helburu. Roteta bigarrena bost puntura dute. Datorren asteburuan Oiartzunen ariko da Antzuola. Belar naturalekoa da aurkari zuzen honen zelaia. «Azken bost partidetan gogor saiatu beharko dugu», dio entrenatzaileak. «Gorago igotzen ez bagara, ez dadila izan behintzat saiatu ez garelako».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS