OIARTZUN. DV. Iragandako martxoaren amaieran hasi zen Oiartzungo Udaleko Uren Zerbitzua Ugaldetxoko, Arraguako eta Elizaldeko 18 kale eta etxaditan ur kontagailuak aldatzen: Tolarieta etxadia, Isasti etxadia, Pikabene etxadia, Lartzabal etxadia, Oreretako bidea, Ganboxa bidea, Iturriene plaza, Urkia bidea, Zuriarrain kalea, Larrezabaleta kalea, Orlegimendi etxadia, Martieta etxadia, Mendingain etxadia, Mendinberri etxadia, Mendinzahar etxadia, Arizabalo bidea, Urkabe bidea eta Baldibar bidea.
Beraz, Ur kontagailu gehienak jada aldatu badira ere, oraindik batzuk falta dira eta hauek datozen egunetan aldatuko dituzte. Edozein kezka izanez gero, bizilagunak Udalarekin harremanetan jar daitezke Udaletxera joanez edota 943 49 01 42 telefono zenbakira deituz.
Motoen azterketa teknikoa
Oiartzungo Udalak, plazaratu duen ohar baten bidez, ziklomotorren derrigorrezko azterketa teknikoa egiteko, Elizalde auzoko Kontsejupean, ezarriko den estazio mugikorraren berri eman nahi du.
Ekainaren 9ko 711/2006 Errege Dekretuaren arabera, 3 urte baino gehiago dituzten ziklomotorrek (50 z.k. baino gutxiago dituen eta 45 k/o abiadura gainditzen ez duten bi gurpileko ibilgailuak) Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (I.A.T.) derrigorrez pasa behar dute.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Erkidegoan I.A.T. pasatzeko eskumena duenez, 2007ko otsailaren 13ko aginduaren bidez, EAE-ko ziklomotorrek I.A.T. pasatzen hasteko epea irekitzea agindu du.
Era berean, eta ziklomotorrek duten mugikortasun arazoa kontuan hartuta, I.A.T. estazio mugikorrak herrietara hurbilduko dira, zerbitzua erosoagoa izan dadin.
Hau guztia dela eta, datorren apirilaren 7an eta 9an I.A.T. estazio mugikor bat egongo da Oiartzungo Done Eztebe plazan (Udaletxe aurrean) goizeko 9.00etatik hasi eta 14.30ak arte.
3 urte baino gehiagoko ziklomotorrak dituztenek beraz, udaltzaingoaren 943 493311 telefono zenbakira deitu beharko dute eta han emango diete hitzordua azterketa egiteko. Ordaindu beharreko tasa 22 eurokoa da.
Ibargain Flauta Taldea
La gira que, con motivo de la Semana Santa, ha realizado Ibargain Musika Taldea de Oiartzun por Italia ha sido considerado por los organizadores como muy positiva y les ha servido para adquirir nuevos conocimientos artísticos. El concierto que ofrecieron los oiartzuarras en la Plaza Central de Sienna se desarrolló en un buen ambiente y tuvo mucho éxito; a la actuación acudió, entre otros personajes, el director Internacional de Turismo de Italia.
Al mismo tiempo, esta gira le ha servido al conjunto oiartzuarra para programar el siguiente viaje que será la próxima Semana Santa del 2009 en la que se ha comprometido ofrecer conciertos en Viena (Austria) y en Krakovia (Polonia). Por otro lado, para hoy domingo, día 6 de abril, Ibargain Flauta Taldea tiene programada una actuación en el Museo de las Brujas de Zugarramurdi. Y el próximo miércoles, día 9, ofrecerá un concierto pedagógico en Elizalde Herri Eskola de Oiartzun, dando comienzo de esta forma a un nuevo ciclo de conciertos dirigido especialmente a los más pequeños del centro escolar.
Y por último, el próximo día 19 de abril, actuará el grupo en el quiosco del Boulevard donostiarra dentro del ciclo de conciertos de Primavera que organiza el Ayuntamiento de San Sebastián.
Jaiotza
Iragan ostegunean, Donostiako ospitalean, jaio ziren zortzi haurren artean Eñaut Leiza Irazusta oiartzuarra jaio zen.