Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 19 julio 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
TOLOSALDEA IKUSKIZUNA
Naturaren doinuak nagusitu ziren Mendukiloko kobetan, Juan Mari Beltranen eskutik
06.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Naturaren doinuak nagusitu ziren Mendukiloko kobetan, Juan Mari Beltranen eskutik
Bisitariak konposizioa entzuten kobazuloko gune batean. [BELAUNTZARAN]
ASTITZ. DV. Arratsaldeko 13:30ean iragarrita zegoen modura, Eneko Agirrek Mendukiloko ateak ze-harkatzera gonbidatu zituen bisitariak. Une berezia bizi izan zuten bertaratutakoek. Izan ere, lehen aldiz, Astizko kobetan Juan Mari Beltran musikariak sortutako Mendukilo hotsak konposizio esperimentala entzun ahal izan zen.
Bisita lau zatitan banaturik zegoen. Lehena, ongi etorria, Ar-tzainzuloan entzun ahal izan zen. Bertan, Beltranek kanpo hotsetik barne hotsetara eraman zituen bi- sitariak. Hazienda babesleku izan zen tokian kanpoko haize hotsa entzun zen burrunaren bitartez ahaztu gabe uraren presentzia.
Ondoren, Lamisoin gunera hurbildu ziren bisitariak eta bertan, Beltranek sortutako musikaren bigarren zatian, banderolek ematen duten kanpai hotsa hasi zen. Banderolak eta estalagtitak jotzeko musikari nafarrak gomazko mailuak erabili zituen. Handik, Herensugearen gotorlekura jo zuten bisitariek. Edertasun bereziko gunea da eta bertan, isiltasuna eta iluntasuna nagusitu ziren Aralarko hotsak entzun ziren arte. Beltran, zati honetarako, Kirikoketa joaldietan eta hirunaka egiten ziren ote-jotze saioetako joera erritmikoan oinarritu da. Bertan, hots eta tonu ezberdinetako banderola, estalaktitak eta estalagmitak daudenez, joaldi honetan horiek guztiak jo zituzten. Bukatzeko, Artzainzuloan entzun ahal izan zen agurra. Kanpai hotsak harrizko txalapartaren doinuekin nahasturik.
Merezi izan zuen Aralarko zainetara sartzea 8 graduko hotz-beroa egin arren, ordu betez, irudimenari esker, kanpoko zarata ahaztu eta nahi zuten lekura eta denborara bidaiatzeko aukera izan zutelako Mendukilora hurbildutakoek.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS