Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 20 julio 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
AL DÍA
BIDELAGUNA EZAGUTU
06.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Lukasen Ebanjelioak kontatzen digun Emausko ikasleen pasartea, han eta hemen asko irudikatua izan den gertakaria da. Baina, behar bada, koadro hori kanpotik soilik begiratzen gelditzen gara eta ez da guretzat ispilu gertatzen, gure eguneroko bidean bizitzen ditugun ilunaldiak primeran islatzen duenean. Zergatik ez aitortu eta onartu guri ere zail egiten zaigula askotan sinistea, gaur eta hemen Jesusek bizirik jarraitzen duela, gurekin batera bidea egiten ari dela? Behar bada, Jesusen esperientzi sakona falta zaigu eta horregatik errotzen gara hain erraz etsipenean. Ez da eta ez da nahikoa besteek diotena onartzea, ohiturei jarraitzea, lege eta arauak betetzea, zerbait ezagutzea.
Kantuak dioen bezala "gertatu zaionak daki Jesus maitatzea zer den". Beraz, ez da azaleko sentimendu bat, baizik eta, barru-barruan gertatzen dena; eta horrek bakezko konfiantzaz betetzen gaitu bidean aurrera egiteko, neurririk gabe maite eta beti eusten gaituen norbaiten esperientzia bizitzen delako.
Hor dago gakoa: egiazko maitasun esperientzian. Maitasunak, maitatzeak eta maitatua sentitzeak bakarrik irekitzen ditu bihotzaren eta bizitzaren begiak eta birbizten ditu, argitzen ditu. Baina argitasun, irekitasun hori zaindu beharra dago, eguneroko zurrunbiloan erraza gertatzen baita estaltzen joatea, bizi ditugun egoera eta une ezberdinengatik eta gizakiak berezkoak dituen grinengatik. Eta, nola zaindu? Emausko bi ikasleek argi azaltzen digute: 1. Eskritura, Jainkoaren Hitza, entzunez; 2. Elkartean bilduz: besteen babesean indartuak sentitzen gara, arazoak eramangarriagoak gertatzen zaizkigu, hor Jesus presente dago; 3. Ogia besteekin zatituz: daukadana eta naizena elkarbanatuaz, Jesusek egin zuen bezala.
Hala ere, argi eduki behar dugu ikasle hauek azaltzen diguten beste alderdi bat: ".begiak ireki, .ezagutu., baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik". Hau da, bizipen sakon hori haratago joan daiteke, ez dauka mugarik, ez da formula baten emaitza, erabat irekia dago, guzti honen eragilea den Jesusek muga guztiak gainditzen baititu, eskema guztiak txikiak gelditzen baitzaizkio.
Horrela bizitako esperientzi batek pertsona erabat aldatzen du, eta ingurukoentzako ere maite gaituen eta gurekin bidea egiten ari den Jainkoaren irudi gertatuko da, hau da, norberarentzat eta besteentzat Pazko berri bat izango da.
Galde diezaiodan nire buruari: Zerbait gertatzen al zait bizitzan eta zerbait gertatzen al zaio nire bizitzari Jesusekin aurkitzen naizen bakoitzean?
Heriotza ezereztu eta bizi berria eman diguzun Jesus Jauna, egizu, biziera berri batean ibil gaitezela gaur.
, eBanjeliOA MINTZO t 943 473311
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS