Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 19 julio 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
ZEMAGA ERLEZAIN EGUNA
Zegamako intxaur-pastak
05.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ZEGAMA. DV. Herritar ugari bildu zen ostegun arratsaldean udaletxean, Jose Mari Gorrotxategi pastelgileak eman zuen hitzaldira eta ondorengo Zegamako intxaur- pasten aurkezpen ofizialera. Izan ere, Gorrotxategik Zegamako intxaur pasten kalitatea gorestu zuen eta bere hitzaldian Zegamako baserrietan garai batean zeuden hiru osagaiekin egindako pastak zirela azpimarratu zuen. Azukre beltza, intxaurrak eta arrautzak. Beraz, bertako produktu bezala azpimarratu zuen, ez omen du-eta beste errezetarik aurkitu bere liburutegian hiru osagai hauek bakarrik dituenik.
Erlezain Egunaren barnean, hainbat jarduera antolatzen dira, baina honek zegamarrontzat aparteko garrantzia zuela esan behar.
Zegamako Udalaren ordezkariak izan ziren bertan intxaur-pasten errezetaren berreskurapen honetan Udala ibili baita, Kepa Galparsoro Zegama okindegiko okinarekin batera. Ezin aipatu gabe utzi, dena dela, Zupier baserriko Tere Guridi, haren errezetari esker lortu baita dena.
Udalak Zegamako kulturaren berreskurapen lanean ardura zuzena duela azaldu zuen Edurne Albizu alkateak aurkezpenean, eta ildo honi jarraituz bultzatu dituela hainbat ikerketa, besteak beste, gozogintzaren inguruan. Hala, herritarrei galdezka aritu ondoren, aspaldidanik Zegamako baserri batean behintzat, Zupier baserrian belaunaldiz belaunaldi, egin den intxaur pasten errezetaren berri izan zuen Udalak eta ondoren, errezeta hau argitara atera-tzea izan zen bere helburua.
Ekimen horretarako bidelagun onak izan zituela esan zuen Edurne Albizu alkateak. Batetik, Tere Guridi, errezeta jabea; baita haren inguruko lagunak ere hauek ere urte askotan aritu baitira errezeta hau egiten beren sukaldeetan. Besteak beste, Mari Karmen Zabaleta, Nieves Oiarbide, Carmen Otaegi eta Lupe Guridi. Zegama Okindegiko buru den Kepa Galparsororen lankidetza ere azpimarratu zuen alkateak. Eta azkenik, Zegamarekin lotura handia duen Joxe Mari Gorrotxategi gozogilearen laguntza.
Intxaur-pasten kaxak, Zegama eta Aizkorriren argazkia darama gainean eta bi intxaur ale, bata aletua eta bestea aletu gabea. Bihar jarriko ditu salgai Zegama Okindegiko Kepa Galparsorok eta 6 euroko prezioa izango dute.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS