Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Costa Urola

zumaia
Joakin Zubeldia hil da, mendizalea eta Inda Mendiren sortzaileetakoa
03.04.08 - 09:02 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ZUMAIA. DV. Mendizalea, Inda Mendi bazkunako sortzaileetakoa eta beste zenbait kiroletan aitzindaria, 72 urte zituela hil zen atzo Joakin Zubeldia.
Donostiarra jaiotzaz, orain hamarkada ugari etorri zen Zumaiara eta berekin kirol ‘arraroen’ zaletasuna ekarri zuen: mendizale porrokatua izateaz gain, eskia, eskalada, urpeko arrantza, espeleologia eta beste hainbat kirol egin zituen.
Inda Mendi bazkuneko sortzaileetakoa izanik, elkarteko lehendakaria izan zen hainbat urtez. Mendi garaietara egindako bidaiengatik ere ezaguna egin zen. Lagun eta ezagunek dioten bezala, bera zen bidai hauetako arima. Bidaia luze hauetan parte hartzea abentura bezala ikusita zegoenean, Alpeetako zenbait mendi igo zituen, hala nola, Mont Blanc, Cervino edota Eiger. Hau izan zen, bere ustetan, inoiz igo zuen mendi zailena.
Kilimanjaroko tontorra ere zapaldu zuen Zumaiatik joandako espedizio batekin. Handik urte gutxitara, Akonkaguarako igoerarekin saiatu ziren, baina tontorretik metro gutxitara zeudela utzi behar izan zuten.
Abertzale porrokatua, oraindik legeztatu gabe zegoen garaian ikurrina eramaten zuten mendira. Baleikeri egindako elkarrizketa batean zioenez: «Lehen mendizale denak abertzaleak ginen eta oraindik ere neurri batean mantentzen da hau; mendia maiten duenak aberria ere maite du».
Horri honetatik gure doluminik biziena luzatzen diogu Joakinen familiari.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS