Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Alto Urola

Moda desfilea izango da hilaren 19an, Gurea zineman, Oria merkatarien elkarteak antolatuta
Parte-hartzaileak herritarrak izango dira, 4 urtetik 45 urtera bitartekoak Elkarteko merkatarien eskaintza ikusi ahal izango da bertan

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
VILLABONA. DV. Datorren apirilaren 19an, larunbata, ikuskizun berezia izango da Villabonan. Oria merkatarien elkarteak, Udalaren laguntzarekin antolatuta, arropa desfilea izango da Gurea zineman 19:30ean hasita.
Kalean ibiltzeko arropa nahiz une berezietako -ezkontzak, jaunartzeak...- jantziak ikus ahal izango dira bertan eta ez gainera edozein modura. Izan ere, 'modelo' edo parte-harzaile guztiak herritarrak izango dira, 4 urtetik gorako umeetatik hasi eta 45 urte arteko helduetaraino. Guztira 20-30 pertsona inguru ibiliko dira herriko dendetako arropa, oinetako eta abar erakutsiz.
Izan ere, elkarteko 22 merkatarik parte hartu dute ekimenean: ile-apaindegiak, arropa-, zapata- eta bitxi-dendak, makillaje eta estetika-dendak Eszenatokia ere apainduta izango da, lore dendakoen ekarpenarekin. Bertako dendariek prestatutako erakustaldia izango da guztia. Gainera, festa girotzen Villabonako musika talde bat arituko da, Lain taldea. Aurkezpena, berriz, Noaua! telebista saioko Anjel Alkain eta Pagadi arituko dira.
Sarrera doan izango da eta bertaratzen direnen artean, produktu ezberdinetako lote bat zozketatuko da. Lunch txiki bat ere izango da eskaintza biribiltzeko.
Oria elkarteko Maria Jose Irazusta eta Alberto Cid-ek azaldu dutenez, halako ekimen batek lan handia badu ere, ilusio handiz prestatzen ari dira. Eta elkarteak antolatu ohi dituen beste ekintzetan bezala arrakasta eta parte-hartze handia izatea espero dute. Horretarako deia luzatzen dute norbaitek parte hartu nahi izanez gero edota ideiaren bat eskaini nahi izanez gero, beraiekin harremanetan jarri dadin.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS