VILLABONA. DV. Udaleko Euskara Batzordeak aurten ere 'Amodiozko gutunen' lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan 1992 urtean edo aurretik jaiotakoek har dezakete parte. Aurkeztutako lan guztiek argitaragabeak, saritu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Idazlanek gutun tankera izan beharko dute eta DIN A4 tamainako orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzerak egingo du bi orrialdetik gorakoa izan.
Idazlanean ez da egilearen daturik jarriko, soilik lema bat. Egilearen datuak (izen-deiturak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren gainaldean lanean jarri den lema bera jarriko da. Amasa-Villabonakoek herriaren izena jarri beharko dute lemarekin batera. Idazle gaztearen kategorian parte har dezakete 1982 eta 1992 urteen artean jaiotakoek. Kategoria horretan parte hartu nahi dutenek kartazalean horrela adierazi beharko dute: "Idazle gaztearen saria". Lanak eta egilearen datuak dituen kartazal beste kartazal handiago batean sartuta, honako helbidera bidali beharko da: Villabonako Udala, Euskara Zerbitzua, Erreboteko Plaza z/g, 20.150 Villabona. Idazlanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da. Postaz bidalitako lanek, gehienez ere, maiatzaren 5eko posta-zigilua izan beharko dute.
Sariak eta epaimahia
Sariak honako hauek izango dira:1.go saria: 350 euro eta lore bat, 2.saria: 225 euro eta lore bat. Amasar eta villabonatar onenarentzako saria: 200 euro eta lore bat. Idazle gaztearen saria: 150 euro eta lore bat. Lehiaketako epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona adituek osatuko dute. Saritzen ez diren lane kartazalik ez da irekiko. Saririk jasotzen ez duten lanak egileek hilabeteko epean berreskuratu ahal izango dituzte, Villabonako Udala, Euskara Zerbitzuaren. Hilabeteko epea igarota, jaso gabeko idazlan eta kartazalak suntsitu egingo dira.
Sari-banaketa ekitaldia ekainaren 26ean izango da. Saritutako lanak Udaletxeko Euskara Zerbitzuaren esku geratuko dira, eta eta Udalak argitaratzeko eskubidea izango du, osorik zein atalka, betiere egilea zein den garbi adieraziz. Lehiaketa honetan parte hartze hutsak berez dakar oinarri hauek guztiak ontzat eman izana. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Lehiaketa honen berri zehatzagoa nahi duenak Villabonako Euskara Zerbitzura jo dezake (943.693.501- euskara@villabona.net).
Actividades de mujeres
Hutsunea Betez, constituida por un grupo de mujeres de la villa, está preparando una serie de actividades abiertas a todos los villabonatarras. Así, este domingo, día 6, en la Casa de Cultura, en horario de diez a dos de la tarde y de forma gratuita habrá un taller de risoterapia denominado 'La risa inteligente'. En mayo, está preparando una salida a la La Perla (Donostia) con un precio de 15 euros.
Para más información y para apuntarse: Kati (943-579.599) y Lucía (943-691.056).