Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Tolosa Goierri

ALKIZA
Erniopeko martxan izen emateko epea ireki da Alkizan

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ALKIZA. DV. Erniopeko zortzi herrietatik igarotzen den martxa aurten Alkizako Udalari dagokio antolatzea. Maiatzean ospatuko den edizioa seigarrena izango da eta Ramon Lasaren omenez izango da.
Martxak bi ibilbide izango ditu, luzea eta laburra. Ibilbide luzea egiten dutenek 48,6 kilometro osatu beharko dituzte, gutxi gora-behera 11 orduko iraupenarekin. Ibilbide honek 2.400 metroko igoerako gorabehera du. Ibilbide laburrak 25 kilometroko luzera du eta antolakuntzak 5 ordu eta erdian egin daitekeela aurreikusi du. Ibilbide honek 2.000 metroko igoera gorabehera du. Martxa luzeko parte hartzaileak goizeko 6:00etan izango dute irteera ordua eta ibilbide motzekoek 8:00etan.
Erniopeko martxa honetan parte hartzeko 3 euro ordaindu beharko dira. Izen ematea Alkizako Udalean egin beharko da bulego ordutegian: astelehenetan 9:30-15:00, asteartea 15:00-19:30 eta ostiraletan 12:00etatik 15:00etara. Bertako telefono zenbakia da 943 69 02 35 eta posta elektronikoa alkiza@udal.gipuzkoa.net. Martxaren egun berean ere izen eman ahal izango dute parte hartzaileek lehenengo martxaren hasiera baino ordubete lehenago, hau da, goizeko 5:00ak inguruan.
Martxa honetako zortzi ibiltari erregularrenek saria jasoko dute. Era berean, parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dute. Sariak arratsaldean banatuko dira
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS