Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 23 mayo 2012

Sociedad

AL DÍA
Bost urteko plan berria jarri du abian 'Euskara munduan' egitasmoak
02.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DONOSTIA.DV.Euskara Munduan 2008-2011 egitasmoak Argentina (10), Uruguai (10), Txile 4), Brasil (2), Peru (1) eta Kolombiako (1) 28 irakaslegai trebatuko ditu, orain arteko irakas-molde bera segituz: internet bidezko eskolak, Euskal Herritik tutorizatuak, eta bi barnetegi urtean. Eusko Jaurlaritzak HABEren bidez koordinatzen du egitasmoa, Euskal Etxeekin lankidetza zuzenean.
Hain zuzen ere, oraintsu bukatu du trebaldia Lazkaoko Maizpide barnetegian Argentinako euskarazko irakaslegai talde batek, gisa honetan Euskara Munduan 2004-2007 egitasmoari amaiera emanez. 23 lagunez osatutako taldeko kide gehienak Argentinara itzuli badira ere -euskarazko 2. maila lortu berri euskara eskolak ematen jarraituko dute euskal etxeetan- horietako 8 Euskal Herrian ekainera arte geratuko dira EGA maila erdiesteko, euskara eta euskal kultura klaseak Argentinako zenbait unibertsitatetan irakatsi ahal izateko.
Orain, diasporako irakasleak trebatzea helburu duen Euskara Munduan egitasmoak aro berri bati heldu dio, eta jauzi kualitatibo bat eman du, Argentinaz gain beste bost herrialdeetara zabaldu baita. Irakaslegaiak herrialde ezberdinetakoak izatea «erronka berri bat da guretzat» nahiz eta azken lau urteotako esperientziak ere segurtasuna ematen digun halako proiektu batean murgiltzeko», dio José Francisco Zinkunegi Euskara Munduan egitasmoko koordinatzaileak. Euskara Munduan egitasmoaren xede nagusietakoa euskal etxeei irakasleak erraztea da, euskara klaseak eman ditzaten, beti ere euskal etxe bakoitzaren errealitatera egokituta, alegia, tokian tokiko eskariaren arabera.
HABEk euskarazko eskolak emateko aholkularitza didaktikoa eta lanerako behar dituzten materialak eskaintzen dizkie Euskal Etxeei. Azken urteotan, bestalde, BOGA autoikaskuntzako baliabidea instalatzen ari da HABE eskatzen duten Euskal Etxeetan, oso baliabide egokia baita Euskal Etxetik urrun bizi diren pertsonak euskara ikasten has daitezen.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Vocento
SarenetRSS