Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 2 diciembre 2008

Cultura

CULTURA
Kantaldia Lourdes Iriondo zenaren omenez Urnietako Sarobe antzokian
01.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DONOSTIA.DV. Omenaldia egingo diote Lourdes Iriondori datorren ostiralean Urnietako Sarobe antzokian. Euskal Kantuzaleen Elkarteak Urnietako Udalaren laguntzaz antolatutako saioan kantari gazteak izango dira protagonista, eta haien ahotsetan entzungo dira Iriondoren abesti ezagunak, baita horren ezagunak ez diren zenbait kantu ere.
«Lourdes Iriondori omenaldi xume eta goxoa» eskaintzea da antolatzaileen asmoa, eta aldi berean, «transmisioaren katea eten ez dadin, bere errepertorioa kantuaren munduan murgiltzen ari den jende berriari ezagutaraztea». Egokitzapen lanak Euskal Kantuzale Elkartean bertan egin da: «Berak sortu, egokitu edo bildutako kantuak landu ditugu, eta kantari berrien esku utzi ditugu eurek beren bizipenetati ulertu eta eskaintzan ditzaten».
Ostiral arratseko 20.00etan hasiko den Lourdes Iriondoren omenezko kantaria kantari berrien ahotan emanaldian honako kantari hauek hartuko dute parte: Jagoba Astiazaran (Zestoa), Irati Odriozola (Oiartzun), Iñaki Barriola eta Maialen Masa (Berastegi), Jone Arruabarrena (Azkoitia), Garazi Egiguren (Tolosa), Ioritz eta Mattin Azpitarte (Zarautz), Jaione Olazabal (Areso), Maider Ansa (Arano) eta Oinutsik taldea (Oiartzun).
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS